Itxi

Bertsolaritza

Izarran

Larunbatean hasiko da Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa, Izarran

N. V. | EITB Medi

Igandean, Araian izango da bigarren final laurdena, eta finala maiatzaren 22an izango da Legutioko kiroldegian.  

  • Arabako Binakako BErtsolari Txapelketa

    18 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan

Larunbatean, hilak 17, abiatuko da Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa, Izarran, eta maiatzaren 22an bukatuko da, Legutioko kiroldegian. Tartean, hiru final laurden (bigarrena igandean bertan izango da, Araian), 2 finalerdi eta finala bera izango dira. 

18 bertsolarik osatutako 9 bikote lehiatuko dira final laurdenetan, 6 bikote finalerditan eta 3 bertsolari bikote finalean. 

Lehenengo final laurdena, esan bezala, Izarran jokatuko da, apirilaren 17an, larunbatarekin, 17:30ean. Bertan kantatuko dute Iñaki Viñaspre-Unai Anda, Xabi Igoa-Felipe Zelaieta eta Xabier Antia-Andere Arriolabengoa bikoteek.

Bigarrena ere asteburu honetan izango da, Araian, 17:30etik aurrera, bertsolari hauekin: Eli Zaldua-Aitor Ugarte, Martin Abarrategi-Manex Agirre eta Peru Abarrategi-Beñat Garaio.

Ateak 17:00etatik irekiko dira eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai, 6 euroan.