Bertsolaritza
Bertsolaritza
Mungiako bertso afaria, Miren Ibarluzeak maneatuta, Hitzetik Hortzera
Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.
-
Jon Artano eta Miren Ibarluzea. Argazkia: Hitzetik Hortzera
Beñat Ugartetxeak hasieratik bertatik ekin zion Igor Elortza tentatzeari Mungiako Erreka jatetxean egindako bertso afarian. Hasieran librean eta gero Taket Bertso Eskolako kideek emandako gaiei kantatuz lortu zuten bertan bildutakoei afaloste ederra pasaraztea. Batik bat Ugartetxea Lazkao Txikiren paperetik Elortzari galdezka jarri zutenean. Joxe Migelen ahots hauskorra ondo estudiatua duela frogatu zuen Ugartetxeak. Benetakoaren eta imitatzailearen arteko aldea zenbatekoa den neurtzeko Lazkao Txiki zenaren ale bikain batzuk erakutsiko dituzte Zappingean. Zuri-beltzekoan, berriz Arozamena tabakoari kantari.
Bestalde Lezoko Mañontzi Bertso Eskolak antolatutako jaialdiko onenak ere emango dituzte. Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Jon Maia eta Aitor Sarriegi aritu ziren bertan.
Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.