Itxi

2021/10/26

10:18

Bertsolaritza

18. edizioa

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022ko udazkenean egingo da

N. V. | EITB Media

Getxon abiatuko da txapelketaren 18. edizioa, irailaren 24an, eta abenduaren 18an amaituko da, Iruñean.

0:59
Azken Bertsolari Txapelketa Nagusia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa 2022ko udazkenean egingo dela jakinarazi du Bertsozale Elkarteak, "pandemiak eragindako egoera leundu den honetan, lurraldeetako txapelketak ahalik eta normaltasun handienarekin bururaino eramateko modua izango dela aurreikusita".

Lehia Getxon abiatuko da, irailaren 24an, Euskal Herri osoa zeharkatuko du, eta finala Iruñean izango da, Nafarroa Arenan, abenduaren 18an, bertsozaletasunari bide berriak bilatzeko, antolatzaileek adierazi dutenez. "Eragitea eta bertsolaritza sustatzea da Bertsozale Elkartearen helburua", horien hitzetan; izan ere, txapelketa hartzen duten tokietan "zaletasuna areagotzen da, bertso-eskolentzat bizigarri da eta ilusio-piztaile da tokian tokiko bertsogintzan".

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;