Itxi

Bertsolaritza

BERTSOLARITZA

Nafarroako Bertsolari Txapelketa zuzenean, Iruñetik

EITB Media

Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi eta Xabier Silveira lehiatuko dira Anaitasuna kiroldegian 17:00etatik aurrera. Jarraitu eitb.eus-en.

  • Zortzikote finalista, gaurko aurkezpenean. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

    Zortzikote finalista, gaurko aurkezpenean. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Eneko Fernandez Maritxalar, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria bertsolariek jokatuko dute igande honetan, azaroak 28, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 17:00etatik aurrera EITBko kamerak bertan direla.

Urriaren 2an hasi zuten txapelketa 29 bertsolarik, Izaban, eta, Tafallatik, Zangozatik, Doneztebetik, Altsasutik, Berriozartik eta Leitzatik pasatu ondoren, bertan da finala. Igande honetan jakingo dugu, beraz, nori jarriko dion txapela Estitxu Arozenak, aurten lan horren ardura hartzeko gonbita hartu duen bertsolariak.

Ohikoa den legez, bi atal izango ditu finalak: lehenengoan zortzi bertsolariak ariko dira. Bigarren atalera lehen atalean puntu gehien eskuratutako bi bertsolariak pasako dira. Bi ataletako puntuazioak batuta puntu gehien lortzen duenak jantziko du txapela.

2.000 lagun pasatxo espero dira Anaitasunan. Hori bai, zuhurtzia eskatzen da errepidean, elurragatik.

Finala ETB4 katean jarraitu ahalko da zuzenean, telebistan, eta Internetez, eitb.eus atarian, kultura zuzenean orrian.