Itxi

Bertsolaritza

Bertsolaritza

Zestoako Gazteen saioa Millan Telleriak komentatua Hitzetik Hortzeran

Platoan Millan Telleria Albizturgo bertsolari handia hartuko du Jon Artanok, eta Millanek aurretik sekula ikusi gabeko irudiak erakutsiko dizkio: 1985ean Tolosan egindako Trikitilari Egunekoak.

  • Alaia Martin, Zestoako saioan. Argazkia: Hitzetik Hortzera

    Alaia Martin, Zestoako saioan. Argazkia: Hitzetik Hortzera

Hirugarrenez antolatu dute bertsolari gazteen saioa Zestoako gaztetxean bertako Gazte Asanbladak eta Erralla bertso eskolak. Eta hirugarrenez bete-beteko bertso festa izan da. Kantuan Julio Soto, Aitzol Barandiaran, Iban Urdangarin, Alaia Martin, Agin Rezola eta Aitor Salegi herritarra. Gai ematen Aimar Etxeberria jardun zen.

Platoan Millan Telleria Albizturgo bertsolari handia hartuko du Jon Artanok, eta Millanek aurretik sekula ikusi gabeko irudiak erakutsiko dizkio: 1985ean Tolosan egindako Trikitilari Egunekoak hain zuzen ere. Anjel Mari Peñagarikanorekin Santa Maria elizan kantuan ageri da Millan, orain bezain planta ederrarekin baina biboterik gabe. Mallabiko Izar Gorri elkartean Iban Urdangarinek eta Iker Zubeldiak egindako saiotik azken bertsoaldi parea ere erakutsiko dute programan. Pixkatean tentatzen jardun ostean Beñat Ugartetxea gai-emailea bertsotan jartzea lortu zuten goierritarrek.

Nafarroako bertsozaleen BARDOAK ekimenak Leitzako finalera bidean Baraiñainen egindako azken urratsaren berri ere emango dute eta Zuri-beltzeko AUZPOAn Kandido Uranga aktoreak Franzisko Apalategiren Baso-mutillak liburuko pasartea irakurri eta komentatuko du.

Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.