Bertsolaritza
Bertsozale Elkarteak, 25 urte
'Beste larogei urtian' dokumentala, 'Hitzetik Hortzera'n
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea sortu zenetik orainarteko ibilbidea aztertzen du lanak. Alberto Barandiaran kazetari nafarraren liburuan dago oinarrituta zinta.
-
Beste larogei urtian liburuaren azala. Argazkia: Hitzetik Hortzera
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25 urte beteko ditu 2012an. Sortu zenetik egindako ibilbidea aztertu eta landu ondoren, 'Beste larogei urtian' izeneko liburu eta DVDan bildu dute emaitza. Alberto Barandiaran kazetari nafarrak idatzi du liburua, eta bere lana oinarri eta abiapuntu hartuta ondu du Hitzetik Hortzerako lantaldeak dokumentala.
Elkartearen sorrera eta garapenean protagonista izan diren hamaika laguni egindako elkarrizketak dira filmaren ardatz, elkartea bera sortu aurreko garaietatik abiatu eta etorkizuna margotzen duen atalarekin bukatu arte.
Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egun albistegiaren ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.