Itxi

Bertsolaritza

Bertso Eguna

Bertso Eguna martxoaren 26an izango da, Izpuran

N. V. | EITB Media

Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, 17:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta, Frantziako legediari jarraituta, EBko covid ziurtagiria erakutsi beharko da sartzeko.

  • Nerea Ibarzabal Bizkaiko txapelduna arituko da Bertso Egunean, besteak beste

    Nerea Ibarzabal Bizkaiko txapelduna arituko da Bertso Egunean, besteak beste

2022ko Bertso Eguna martxoaren 26an izango da, ohi baino beranduago, Izpura Nafarroa Behereko herrian.

17:00etan hasiko da eguneko saio nagusia, Faustin Bentaberri Gelan, eta, Aimar Karrikak gidatuta, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 12 euroko prezioan nagusientzat eta 6 euroan gazteentzat. Sartzeko, Frantziako gaur-gaurko araudiaren arabera, EBko covid ziurtagiria erakutsi beharko da.