Itxi

Bertsolaritza

Bertsolaritza

Eskolarteko txapelketak, abian

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak idatzizko zein bat-bateko saioak antolatu dituzte 18 urtera arteko gazteentzat.

  • Julio Soto eta Amets Arzalluz. Argazkia: Artxiboa

    Amets Arzalluz. Argazkia: Artxiboa

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako eskolarteko bertsolari txapelketak abiatu dira. Haur eta gazteek idatzizko sariketatan zein bat-bateko saioetan parte hartzeko aukera izango dute.

Adinaren arabera, bi maila egongo dira: 14 urtera artekoa eta 14 eta 18 urte artekoa. Txapelketa horien bitartez, ikastetxeetan eta bertso-eskoletan bertsolaritza lantzen duten gazteek bertso-saioak ikusi, idatzizkoan parte hartu eta jendaurrean abesteko aukera ere izango dute.

Egitura bateratzeko asmoz, 2013ko Eskolarteko Txapelketa eredu berri bati helduz jarri nahi dute martxan, bertso-eskolek bertan parte hartzeko. Hori dela eta, maitzaren 12an Villabonako egoitzan batzarra egingo dute interesa duten guztiontzat, asmo berri horren inguruko gogoetak egiteko.