Bertsolaritza
Bertsolaritza
Alaia Martin, Belfasteko Bertso Dinneretik bueltan, Hitzetik Hortzeran
Iruñeko Hizkuntza Eskolako saiokoak ere emango dituzte larunbat bazkalostean, Gaur Egun-en ondoren, ETB-1en.
-
Jon Artano eta Alaia Martin, Hitzetik Hortzeran. Argazkia: EITB
Egin berri dute Belfasten Bertso Dinnera bosgarrenez. Han izan da kantuan Alaia Martin Etxebeste Jon Maia Soriarekin. Irlandan bizi diren euskaldunek eta Euskal Herritik joandakoek mukuru bete dute Culturlann etxea bertso bazkarirako, eta giro bikaina izan dute. Aurten, gainera, harrera ofiziala egin die bertsolariei Belfasteko alkateak berak. Hango berri emango du Martinek, eta Bidalitakoak atalean Kelly’s tabernan egindako bertsoaldia erakutsiko dute. Bestalde, Martinek hezkuntza arautuan ematen dituen bertsolaritza eskolez ere jardungo du, eta Bartzelonako Betso Soparera joateko bi lagunentzako bidaiaren zozketa ere egingo dute platoan.
Iruñeko Hizkuntza Eskolan festa aparta egin dute, urteroko saioan, Unai Iturriagak, Maialen Lujanbiok, Oskar Estangak eta Xabier Payak. Ainhoa Aranburuk jarritako gai jostariei zukua atera diete eta gozatua hartu dute bertan bildutakoek. Urretxuko Motz tabernan, Beñat Lizasok eta Iñaki Apalategik egindako saiokoak ere emango dituzte. Zuri-beltzekoan Lasarte pinuari kantari, 1968ko otsailean; eta Zappingean Peña eta Mañu galde-erantzunetan Azpeitian, 1992ko abenduan.
Hitzetik Hortzera: eitb.com/nahieran-en, eta larunbat bazkalostean, Gaur Egun-en ondoren, ETB-1en.