Itxi

Bertsolaritza

ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Manex Agirre gailendu da bigarren finalerdian, eta Arabako finalerako pasea lortu du

EITB MEDIA

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia jokatu dute gaur, Izarran. Hala, ekainaren 11n Gasteizen jokatuko duten finalaren seikotea erabakita gelditu da.

  • Manex Agirre, kantatzen. Argazkia: Bertsozale.

    Manex Agirre, kantatzen. Argazkia: Bertsozale.

Manex Agirrek irabazi du gaur, igandean, Izarrako kultur etxeko aretoan jokatu den Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia. Kontuak horrela, datorren ekainaren 11n jokatuko den finaleko seikotea erabakita gelditu da.

Hirugarren fase honetan, 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek, eta, ariketa guztiak egin ondoren, Agirrek lortu du puntu gehien: 368,5. Honela gelditu da hurrenkera:

- Manex Agirre: 368,5 puntu
- Peru Abarrategi: 364 puntu
- Xabi Igoa: 359 puntu
- Iñaki Viñaspre: 358,5 puntu
- Paula Amilburu: 354,5 puntu
- Rikardo Gonzalez de Durana: 329 puntu

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaileen taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Izarrako aurkezlea. Epaimahaia, aldiz, Fernando Sopelana, Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier eta Aitor Jimenezek osatu dute.

Finala ekainaren 11n izango da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu auditorioan, arratsaldeko 17:30ean.