Itxi

Bideoak

Betiko Azoka itzuli da eta euskal kulturaz busti ditu Euskal Herriko ikasleak

durangoko azoka 2022

Betiko Azoka itzuli da eta euskal kulturaz busti ditu Euskal Herriko ikasleak

JOANA LASHERAS | EITB MEDIA

Durangoko Azokak ateak zabaldu bezain laster hasi dira Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako ikasleak sartzen. Eurak dira protagonista Azokaren lehen egun honetan. Saltzaileak pozik aurkitu ditugu, aurreko bi urteetan egon ez den gertutasuna berreskuratu dutelako aurten.