Publizitatea
Itxi

2016/01/11

16:15

Donostia 2016

Urtarrila

Danborrada europar batek abiatuko du Donostia 2016

Agentziak | Erredakzioa

Wroclaw-ko haurrak batuko dira, Europako Kultur Hiriburua izango dena Donostiarekin batera. Urtarrilean, jarduera ugari egingo dituzte elkarbizitzaren eta dibertsitatearen balioak sustatzeko asmoz.

  • 2016ko haur danborradaren aurkezpena

    2016ko haur danborradaren aurkezpena. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Haurrez osatutako danborrada europar batek abiatuko ditu urte osoan zehar prestatu diren ekitaldi ezberdinak. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren helburu nagusia elkarbizitzaren eta dibertsitatearen balioak sustatzea da, urteetan zehar sortutako zauriak behingoz ixteko.

Lehenengo aldiz, Europako beste hiri batek haurren danborradan parte hartuko du. Kasu honetan Poloniako Wroclaw hiria izango da (Europako Kultur Hiriburua Donostiarekin batera 2016an). Horrela, Raimundo Sarriegiren melodia batzuk eta besteak batu eta elkarbizitzaren garrantzia nabarmentzeko erabiliko dute.

Donostia 2016ko inaugurazioak astebete iraungo du, urtarrilaren 20tik 24ra, eta hiriak prestatu dituen jardueretan parte hartzeko aukera izango dute egun horietan herritarrek. Hala ere, inaugurazioaren ekitaldi nagusia hilaren 23an izango da, Maria Kristina zubiaren inguruetan. Hansel Cereza artistak diseinatu duen ikuskizunean, herritarrak izango dira benetako protagonistak.

Musika

Urtarrilaren 23tik abenduaren 17ra bitartean, "Music Box" festibala ospatuko da. Urte osoan zehar, hamabi kontzertu eskainiko dira, normalean kultur ekintzarik hartzen ez duten hiriko zenbait tokitan. Corizonas eta Bullet Proof Lovers izango dira lehenak oholtzara igotzen. Bi kontzertu horiek Bilbo Plazan izango dira.

Teknologia

Teknologiak ere bere tartea izango du Donostia 2016ko agendan. Alde batetik, "Interprest" proiektuak haririk gabeko teknologiaren aldeko apustua egingo du. Kasu honetan, igorleak mezua bidaliko du, mikrofono txiki baten bitartez, eta hartzaileak bere sakelakoan jasoko du. "Ping" izenekoaren helburu nagusia, berriz, telekomunikazio-sareak hedatzea da. Guifi.net sare libre eta neutrala erabiliko dute horretarako.

Urtean zehar, gerra edo gatazken agertoki diren edo izan diren Europako hamar hiri hauek bisitatuko dituzte: Wroclaw, Ceuta, Belfast, Sarajevo, Dresden, Kaliningrad, Pristina, Plovdiv, Pafos eta Istanbul. Hilabete emango dute hiri bakoitzean, eta dokumental bat egingo dute biltzen duten materialarekin. EiTBn estreinatuko dute.

Nestor Basterretxea Serie Cosmogonica vasca EFE

Erakusketak

Erakusketak izango dira nagusi urte osoan zehar izango diren ekitaldien artean. "Iturriak" proiektuari esker, esaterako, hiriburuan kendu dituzten iturri guztiak plaza berean jarriko dituzte, Maider Lopezen lankidetzarekin, eta XVI. mendeko itsas historian emakumeek izan zuten papera ezagutzeko eta ontzigintzaren ondorioz eskualdeen artean izandako harremanen berri jasotzeko aukera ere egongo da.

Halaber, San Telmo Museoak bi erakusketa jarriko ditu ikusgai urtarrilaren 22tik maiatzaren 15era. Konstelazio modernoa osatu dute batean, euskal artista hauen inguruan: Oteiza, Eduardo Txillida, Balerdi, Basterretxea, Sistiaga, Amable, Mendiburu eta Zumeta. Bigarrenean, berriz, gaur egungo artista eta talde europarrak bildu dituzte, horien lanak erakusteko.

Pentsamendu kritikoa

"Arte ikerketarako egonaldiak" ekimenaren helburu nagusia arte-jarduerak bultzatzea da, pentsamendu kritikoa garatzea sustatzeko. Halaber, "Kaleidoskopio" izenekoak aniztasunaren balioa azpimarratu nahi du, hainbat diziplinatako ikasleen laguntzarekin. Diziplina-aniztasunaren aberastasuna hoberen lantzen duenak sari bat eskuratuko du.

"Beste Hitzak" proiektuak hizkuntza gutxituetan idatzitako literatur lanak babestuko ditu. Horren bidez, hizkuntza desberdinetan jasotzen diren idazlanak itzuli eta horren webean aireratuko dira. Herrialde hauetako lanak jasoko dituzte bertan: Irlanda, Herbehereak, Euskal Herria, Eslovenia eta Mazedonia.

DSS2016EU (DonostiaSanSebastian2016Europa) ospatzeko aukeratu duten leloa "elkarrekin bizitzeko kultura" da. Horregatik, elkarbizitzan eta etorkizunean sakontzeko ideia berriak aztertuko ditu "Ehunberri" ekimenak. Metodologia ugari erabiliko dira horretarako, eta bertan sortzen diren materialak publiko egingo dira, nahi duen orok erabil ditzan.

Euskal sukaldaritza

"Sukaldean sortzaile" proiektuak hiru ildo nagusi izango ditu. Batetik, 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoek sormena landuko dute, eta euren aitona-amonen errezetak eraldatzeko aukera izango dute; bestetik, sukaldaritzarekin lotutako proiektu ekintzaileak sustatuko dira; eta, azkenik, dokumental bat eta liburu bat argitaratuko dira, euskal gastronomiak izan duen bilakaera azaltzeko.

aera azaltzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;