Publizitatea
Itxi

2016/01/26

15:39

Donostia 2016

Diru-laguntzak

Donostia 2016k unibertsitate-ikasleentzat diru-laguntzak emango ditu

EITB.EUS

EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleei zuzendutako bi deialdi argitaratu berri ditu: gradu-amaierako lanak sustatzeko bata eta bestea, master-amaierako lanak diruz laguntzeko.

  • Diru-laguntzak

    Diru-laguntzak. Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Diru-laguntzen helburua Donostia 2016ren lan-ildoekin lotutako trebakuntza eta ikerketa zientifikoa sustatzea da.

Deialdi hauetan, Donostia 2016ren lan-lerroetakoren bat edo gehiago jorratzen dituzten lanak lehenetsiko dira. Kultura, identitatea eta hizkuntza, berrikuntza soziala, toki-garapena, partaidetzaren kultura, gobernantza eta eraketa eredu berriak, generoa, ekonomia, kultur sorkuntza, komunikazioa eta estetika, turismoa, hezkuntza, ezagutzaren transferentzia eta teknologia, giza eskubidea, elkartegintza eta kooperazio, gizartearen eta norbanakoen ongizatea gaien inguruko lanak izan beharko dira ikasleek aurkeztutako ikerketa-lanen protagonista.

Gradu-amaierako lanen laguntza graduko ikasleei soilik dago zuzenduta. Master-amaierako lanen deialdiaren kasuan, masterreko ikasleen lanak hobetsiko dira, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira.

Bidai-poltsa graduko ikasleei eta diru-laguntza masterreko ikasleei

2.000 euroko bidai-poltsa bat esleituko da, zozketa bidez, gradu-amaierako lanen deialdian, aurkeztutako proiektutako hamar onenen artean. Poltsa horrek hautatutako ikasleari Donostiaren 2016ko Europako Kultur Hiriburutza partekatuko duen Poloniako Wroclaw hirira bidaiatzea ahalbidetuko dio, hegaldia eta alojamendua hartuko dituelako barne.

Graduondoko ikasleei zuzendutako lanen deialdian, bestalde, 2.000 euroko hamar diru-laguntza esleituko dira, bost Deustuko Unibertsitateko ikasleei eta beste bot, EHUko ikasleei.

Deialdia, parte hartzeko baldintzak eta epeak

Otsailaren 29an bukatzen da graduondoko lanen diru-laguntzaren eskaria egiteko epea. Aldiz, gradu-amaierako lanei zuzendutako laguntzak eskatzeko, apirilaren 12arte dago aukera.

Parte hartzeko bete beharreko baldintzak, parte hartzeko eta proiektuen hautaketarako prozedura eta deialdien gainontzeko xehetasunak ezagutzeko DSSa 2016 webgunean sartu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;