Publizitatea
Itxi

2016/01/26

16:46

Donostia 2016

Diskriminazioaren kontra

Desgaitasuna duten pertsonen egunerokoa azalduko dute azaroan

Agentziak | Erredakzioa

‘Kontukontanitz’ proiektuak ezjakintasunak sortutako hesiak haustea eta horrek sortzen duen bereizkeriarekin bukatzea du helburu.

  • Donostia. Argazkia: Imanol Fernandez

    Donostia. Argazkia: Imanol Fernandez

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Desgaitasun fisiko, intelektual, sentsorial eta mentalak bizitzan bidelagun dituzten pertsonen benetako egunerokotasuna nolakoa den azaltzen ahaleginduko dira zenbait istorioren bitartez. Ekimen hori Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren agendaren baitan dago, eta, urte osoan zehar, jarduera ugari prestatu dituzte elkarbizitzaren eta dibertsitatearen balioak sustatzeko asmoz.

“Kontukontanitz” izeneko proiektuan parte hartzen dutenek zenbait ipuin idatziko dituzte, dibertsitate funtzionala duten pertsonen egunerokotasuna hobeto ezagutu eta ulertzeko asmoz. Modu horretan, ezjakintasunak sortutako hesiak hautsi eta horrek sortzen duen bereizkeriarekin bukatzea bilatzen dute.

Azaroan zehar hainbat motatako jarduerak garatuko dira. Esaterako, hilaren 12an hainbat umoristak mezu osasungarriak igorriko dituzte Donostiako kale nagusietan. “Irrizetak” proiektuaren helburu nagusia gizartean hedatu diren sinesmenak eta mitoak argitzea da.

Beste alde batetik, “Chejov vs. Shakespeare” izeneko literatur jarduerak Amos Ozen gogoeta hartzen du oinarri gisa. Kasu honetan, idazle europar ezagun batzuek gatazken edo literaturaren inguruko gutunak landuko dituzte. Bernardo Atxagak, Laura Mintegik edota Arantxa Urretabizkaiak hartuko dute parte bertan.

Erakusketek ere tartea izango dute azaroan. “Lekurik gabe, denborarik gabe” ekimenak bizitzako muturreko hainbat egoera desberdinetan (kartzelan –Martutene-, psikiatria-zentroetan…) sartutako pertsonek sortutako edukiak erakutsi nahi ditu. Proiektuaren emaitzarekin erakusketa bat egingo dute Koldo Mitxelenan.

Komisario berriak” izeneko jardueran, hamar komisario hautatuko dituzte, eta, nazioartean ezagunak diren artista batzuen laguntzarekin, bi proiektu garatuko dituzte. Halaber, zenbait bisita egingo dituzte artisten estudioetara, espazio artistikoetara, eta sorkuntza garaikidearekin lotutako agenteak ikuskatuko dituzte.

Azaroaren 19an, berriz, musikak izango du protagonismo osoa. Egun horretan kontzertu berezia egongo da, “Music Box” jaialdiaren baitan. Hala ere, oraindik ez dute izenik aurreratu nahi izan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;