Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/02/29

16:13

Donostia 2016

Emusik Experience 2016

Donostia 2016 Europako musikazaleen online komunitatea sortu nahian

EITB.EUS

Zer da musika zuretzat? proiektua, online komunitatea sortzeko lehenengo pausoa da. Donostia 2016 eta UPV/EHUko elkarlan honek kultura ezberdinen arteko zubia eraiki nahi du musikaren bidez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Europako musikazaleentzako online komunitate berria da Emusik Experience 2016, musika maite duten gazteen sareko topagunea dugu.

Europako musika eskolen jaialdia ospatzeko milaka musikari bilduko da aurten Donostia, baita Gipuzkoako, Bizkaiako, Arabako, Nafarroako, Iparraldeko eta Errioxako hainbat herritan. Hau dela eta, komunitate ireki eta anitz bat sortu nahi da, txoko guztietatik datozen musikari eta musikazaleen sareko komunitate zabala.

Zer da musika zuretzat?

Proiektu honen helburua, milaka musika zalek beren burua grabatzea Zer da musika zuretzat? galderari erantzunez da. Europa mailako komunitatea martxan jarri nahi da bideo hauek sare sozialetara igoz. Zenbat eta bideo gehiago bildu, orduan eta anitzagoa izango da komunitatea.

Lehen erronkoa hau mundo guztiarentzat irekita dago eta ez da inolako lan profesionalik eskatzen. Hitzen bidez, kantatzen, dantzatzen. Instrumentu bat jotzen…bakoitzak nahi duen moduan azaldu dezake zer den musika beretzat.

Emusik Experience 2016 proiektuan parte hartzeko bideo bat grabatu behar da, You Tubera igo eta azkenik esteka emusikexperience@dss2016.eu helbidera bidali behar da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;