Euskara
Natxo Velez | EITB Media
Erlazionatutako edukiak:
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak aurten hedabideetan eta sare sozialetan zeresana eman duten gaiez hitz egiteko erabili ditugun 15 hitz bildu ditu.
Zetak: ''Hileta kantu nafarra''
Maixux Zugarramurdi 70 urteko abeslaria du lagun Pello Reparazek kantu honen ahotsetan. Reparazek aitona galdu du berriki, Zugarramurdik senarra, eta pertsona maite horiek omentzeko saiakera ere bada "Hileta kantu nafarra", emakume helduen ahotsa zabaltzeko aukera ez ezik.
Maixux Zugarramurdi: ''Malkoak eta sentimenduak mugitzen dizkit kantuak''
70 urteko abeslaria Pello Reparazekin batera aritzen da kantuan "Hileta kantu nafarra" Zetaken kantu berrian. Dolu adierazpena ez ezik, bere garaian plazan kantuan aritzerik izan ez zuten emakumeen aldeko omenaldia ere bada kantua. Irati Errandoneak elkarrizketatu du, "Egun On"en.
Artea
N. V. | EITB Media
2025eko uztailerako gauzatua behar zuen Agravitas proiektuak, baina, lanean ari den enpresa baten arazo ekonomikoak direla eta, 2025eko azarora atzeratu dute amaiera data.
kultura
Agentziak | EITB Media
Fernando Perez 2018ko maiatzaren 2an iritsi zen zentroko zuzendaritzara, eta sei urte eta zazpi hilabete eman ditu karguan. Perez "oso harro" agertu da "programazioaren kalitateari eta sorkuntza artistikoaren sustapenari dagokionez, puntako eta erreferentziazko zentroa" uzten duela iritzita.
''Mirentxu'' operaren grabazioa argitaratu du Bilboko Koral Elkarteak
"Mirentxu" bi ekitaldiko pastoral lirikoa 1910ean konposatu zuen Jesus Guridik. Unai Urrecho izan da musika zuzendaria, BOSek eta Bilboko Koral Elkarteko koru mistoak eta haurren koruak parte hartu dute, Vanessa Goikoetxea, Carmen Artaza eta Julen Garcia abeslariekin, besteak beste.
Abentura eta mendi filmen mundu mailako zein estreinaldi izango dira aurten?
Kulturklik
Proposamenak
Sortzaileak
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa