Publizitatea
Itxi

2016/05/19

16:40

Donostia 2016

Gertutik

Zazpigarrena ez da azkena

Xabier Larrazabal | EITB

Asteburu honetan egingo da Donostian  Olatu Talka jaialdiaren zazpigarren edizioa Hiria Egin lelopean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontutan hartuta Olatu Talka Donostia oraindik Europako kultur hiriburu izateko hautagai zenean hasi zirela egiten, ulertu zitekeen dena 2016ra iritsi arteko beroketa moduan.  Baina jaialdiak eta hiriburutzak bat egin duten urtean, zazpigarren edizio honekin ezer amaitzen ez dela iragarri dute antolatzaileek: “Hiritarren artean oso errotuta dagoen jaialdia da Olatu Talka, aurten jaso ditugun proposamen guztiek hori erakusten dute, eta uste dugu donostiarrek ez luketela barkatuko 2017an jaialdirik ez egotea”, dio Olatu Talkaren zuzendari Jon Aizpuruak. Hiritarrek eta hiriko elkarteek egindako proposamenekin osatzen da jaialdiaren programa eta aurten guztira 200 ekintza izango dira hiri osoan zehar bananduta, ostiral, larunbat eta igandean.

Hiria Egin da aurten aukeratu duten leloa, eta Donostia 2016ko kultur programako kide  Iker Tolosak uste du ondo islatzen duela jaialdiak urteotan izan duen garapena: “lehen edizioetan jaialdia adierazpide artistikoetara mugatzen zen baina denborarekin ikusi dugu Olatu Talka tresna garrantzitsua dela hirian eragiteko”. Ideia horri lotu dakizkioke aurtengo edizioan Donostiak dituen 40 puntu kritikoetako 6tan egingo diren esku-hartzeak. Puntu horietan argi instalazioak, mural margotzeak edota zientzia jarduerak egingo dira, Jon Aizpuruaren esanetan “auzotarrek espazio horiek bereganatu ditzaten eta leku abandonatu izatetik espazio erabilgarri izatera pasa daitezen”.

2016ko Olatu Talka Kursaal aurrean ostiralean egingo den Big Dance ekimenak irekiko du. Mundu osoko 50 herrialdetako milaka dantzari koreografia bera dantzatzen jartzen ditu Big Dance-k eta Donostiaren txanda eguerdiko 13:00tan izango da. Horren ondoren etorriko dira hirian zeharreko gainontzeko ekintzak; tartean egongo dira, adibidez, Kontxa Gau Market, larunbatean gauerdia arte Kontxako arkupean 40 postu bilduko dituen azoka, edota hiru egunetan Kontzertour-en barruan antolatuko diren 60 musika kontzertuak.

Jaialdia igandean Kontxako pasealekuan egingo den slow festival-arekin bukatuko da, bizitza patxadatsuago bizitzeko dioen filosofiarekin bat egiten duen jaialdiarekin. Harpa jotzaile eta sopranoen kontzertuekin, xake partidekin zein bertako jateko produktuen postuekin osatu dute igandeko jaialdia, eta Kontxako pasealekua kotxeentzako itxi egingo dute gainera, asfaltoa zelai artifizialez estaliz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Donostia 2016
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;