Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/06/03

13:11

Donostia 2016

Gertutik

Pedalei emateko momentua

Xabier Larrazabal | EITB

Europako 18 herrialde bizikleta gainean zeharkatuko dituzte Biziz proiektuan parte hartuko duten lagunek

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

“Irailean egingo diogu ongi etorria hiru hilabetez pedalei ematen egongo den ero talde honi”, dio Imanol Otaegi Donostia 2016ko enbaxada ibiltarien arduradunak. Eta hiru hile horietako  abentura, oraintxe, ekainean  hasiko dute ero horiek, txandaka.

Biziz proiektuaren barruan bost bizikleta espedizio abiatuko dira Europako bost puntu ezberdinetatik. Espedizio bakoitzean komunikatzaile bat eta bi laguntzaile arituko dira eta bataz beste, 3000 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ibilbide guztiak kontutan hartuta,  Europako 18 herrialde zeharkatuko dituzte. Ibilbide horren berri Donostia 2016ren webgunean martxan jarriko duten orrian emango dute, ibilbidean topatutako material guztia bertan jarrita.

“Ibilbide bakoitzak gai bat izango du ardatz: sexualitatea, arkitektura, bioaniztasuna, gastronomia eta komunitateak. Denak Bizitzaren Itsasargiak jorratzen dituen gaiekin lotuta daude” , dio Otaegik. Sexualitateari loturiko proiektua, adibidez, Kaliningradetik (Errusia)  abiatuko da, LGTB komunitateak han dituen zailtasunak direla eta. Gastronomiarena bestalde, Atenasetik abiatuko da antolatzaileek argi zeukatelako gai horri buruzko bidaia Meditarraneotik egin beharrekoa zela. Gainontzekoei dagokienean, Las Palmasetik (Espainia) abiatuko da arkitekturari dagokiona, Kopenagetik (Danimarka) bioaniztasunari buruzkoa eta Konstanzatik (Errumania) komunitateei buruzkoa.

Gai bakoitza bidaiotarako aukeratutako bost komunikatzaile horiek aurkeztutako proiektuen bitartez jorratuko da. Julen Nafarrate, esate baterako, gastronomiaren ibilbideko komunikatzailea izango da bere Izeko Mertxeren osagaien bila proiektuarekin: “Nire gurasoekin bizi da nire izeko Mertxe. Euskal Herriko etxe askotan dauden emakume horietakoa da, betiko sukaldaritza, kalitatezkoa, gurea egiten duena. Horrelako emakumeen bila egingo dut ibilbidea, ez direlako Michelin izarrak irabazten dituzten pertsonak eta balioa eman nahi diedalako. Euren sukaldeetan sartuko naiz eta elkarrizketatu eta grabatu egingo ditut. Nire izeko Mertxeri egindako omenaldia ere izango da”, dio Nafarratek. Asmoa, bidean zehar aurkitzen dituen emakume horiei guztiei  osagai bana eskatzea ere bada, Euskal herrira itzultzen denean, bere izeko Mertxek menu bat prestatu dezan. Grezia, Italia, Sardinia, Frantzia, Katalunia eta Espainiatik egingo dute ibilbidea berak eta bere bi laguntzaileek, Euskal Herrira etorri aurretik.

Biziz proiektua osatuko duten bost espedizioetan lehena ekainaren 13an aterako da Las Palmasetik eta Julen Nafarraterena izango da ateratzen azkena, ekainaren 20an, Atenasetik. Iritsi berriz, denek batera iritsi beharko dute Donostiara: irailaren 18an dute eguna jarrita, Mugikortasunaren Europako Aste bete-betean, eta ongi etorria Kristina Enea parkean egingo diete, Musika Parkeanen edizio berezi batekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena