Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/06/07

13:20

Donostia 2016

Abenduan

Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa 2016 Donostian izango da

EITB.EUS

Europako hizkuntza komunitateek hizkuntza eskubideen eta aniztasunaren inguruko ekarpena egiteko, abenduaren 15ean eta 16an Donostiako Kursaalen bat egingo dute, Unesko Etxeak antolatuta.

  • Hizkuntza aniztasuna. Argazkia: DSS2016

    Hizkuntza aniztasuna. Argazkia: DSS2016

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abenduaren erdian Donostiako Kursaalen egingo den goi-mailako topaketak prestatzen ari dira Donostia 2016 Fundazioa, Kontseilua eta Unesco Etxea.  Bertan, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa (HEPB) aurkeztuko da Kontseiluaren gidaritzapean. Bestetik, Unesco Etxeak gidatuta, Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa antolatuko da arlo horretan dauden erronda nagusien inguruko hausnarketa eta eztabaida bideratzeko asmoz.

Abenduaren 15ean eta 16an Europako gizarte zibileko eragileak, erakundeak eta espezialistak, baita ikerketaren eta kulturaren arloko erakundean zein gobernu-erakundeak bilduko dira. Europako gutxiengoen hizkuntzen garapenean eragiten duten alderdiei buruz hausnartzea eta eztabaidatzea izango da helburu. Horrela, estrategia zehatzei buruzko hitzarmenak egiteko aukerak sortu nahi ditu, egoera ahulean dauden hizkuntzak biziberritu eta normalizatzeko.

Hizkuntza-aniztasuna eta haren kudeaketa aldarrikatzea bilatuko du Hizkuntzen Foroak, Europa demokratiko, kohesionatu, inklusibo, baketsu eta jasangarriagoa eraikitzeko. Aldaketa garaikideek Europako hizkuntza-komunitateen jasangarritasun eta biziraupenaren gainean izandako efektuak aztertu eta ebaluatzea izango du xede. Gutxiengoen hizkuntzak babestu eta sustatzeko dauden tresnak eta ekimenak berrikusi, aurrera egiteko zailtasunak aztertu eta ekiteko proposamen positiboak landuko dituzte Foroan bildutako Europa osoko adituek.

Batzorde zientifiko bat osatu da gaien eta hizlarien aukeraketan eta topaketaren zabalkundean laguntzeko. Batzordean sei erakundetako ordezkariak daude: Sagrario Aleman (Euskaltzaindia), Jasone Cenoz (EHU), Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra), Itziar Idiazabal (Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra), Paul Bilbao (Kontseilua) eta Lorea Bilbao (Network to Promote Language Diversity). Topaketak eztabaida-ildo hauek izango ditu:

- Europako pertsonen eta hizkuntza-komunitateen hizkuntza-eskubideak

- Europar Batasunerako hizkuntza-politiko inklusibo eta erkirea, eta hori ezartzeko tresnak

- Eskualdi-hizkuntzen edo gutxiengoen hizkuntzen Europako Gutuna eztabaidagai

- Hizkuntza-aniztasuna norberaren, gizartearen, kulturaren eta ekonomiaren faktore gisa

- Gutxiengoen hizkuntzekin adeitsua den gizarte eleanitza.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;