Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/06/10

13:55

Donostia 2016

Gertutik

Gerra eta bakea eta artea

Xabier Larrazabal | EITB

Ekainaren 18an zabalduko da Bake Itunak 1516-2016 erakusketa, azken bost mendeetan arteak bakea eta gerra nola jorratu dituen erakusten duena

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostian horrelako bilduma bat akaso ez dela inoiz gehiago ikusiko. Hori dio Felipe Retamal Donostia 2016ko kultur programako kideak. Izan ere, Pompidou eta Reina Sofia zentruek edota Louvre eta Prado museoek euren lanak uztea ez da erraza izan. “Negoziazio garrantzitsua eta zaila izan da”, dio Retamalek. Eta negoziazio horiei esker Goya, Picasso, Le Corbusier, Murillo, Maruja Mallo, Elena Asins edota Alice Creischerren lanak izango dira Bake Itunak 1516-2016 erakusketa osatuko duten 400 piezen artean.

Arteak bakea eta gerra nola jorratu  dituen erakusten duen bilduma da. “Ez dira borroka irudiak bakarrik”, dio Retamalek. “1516. urtean bizi zen bake itunen loraldian du abiapuntua erakusketak eta ordutik honako bost mendeetan egin den ibildea erakusten du”. San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean egongo dira artelanak banatuta eta oharra ere egin du: biak ikusi behar dira, bata bakarrik ikusita ez omen da erakusketan kontakizuna ulertzen, eta “pelikula bat erdizka ikustea bezalakoa litzateke”.

Bake Itunak 1516-2016 ekainaren 18tik aurrera ikusi ahal izango da, urria arte,  baina Bake Ituna proiektu zabalagoaren barnean, beste erakusketa txikiagoak era antolatu dira. Horien artean daude Ikerketa Kasuak izenpean antolatutakoak: azken  bost mendeetako zazpi  gertaera historiko hartu dituzte eta horien inguruko  erakusketa bana antolatu Euskal Herriko zenbait museotan. Aste honetan bertan zabaldu da Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan 1839. Bergarako besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa erakusketa, besarkada hura eta beste zenbait ardatz dituen 90 lanez osaturiko bilduma.

Bake Ituna proiektuaren barruan dago Ibon Aranberri, Eduardo Molinari, Asier Mendizabal, Mitra Farahani, Alejandra Riera eta Juan Luis Moraza artisten interbentzioak jasotzen dituen Aldiriak atala ere. Aranberriren Makina Eskua da, Eibarko Armagintzaren museoan bisitatu daiteke dagoeneko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena