Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/06/24

12:38

Donostia 2016

Gertutik

Biktimen oroimena, taula gainean

Xabier Larrazabal | EITB

Indarkeria ezberdinen biktima izan diren 12 pertsonaren kasuak inspirazio hartuta sortu dira Adiorik gabe proiektua osatzen duten lanak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

“Donostiak badu titulu bat, Euskal Autonomia Erkidegoan hilketa edo bizitzeko eskubidearen urraketa gehien pairatu izan dituen hiri dela”, esan du Xabi Paya Donostia 2016ko kultur programaren zuzendariak Adiorik gabe proiektuaren abiapuntua azaltzeko. “Horri helduta, proposatu dugu hainbat biolentziak eragindako urraketa horien arteko 12 kasu kontuan hartu eta lau artistari eskatzea kasu horiek aztertzeko, biktima horiengana joz, euren familiengana, memoria hori berreskuratuz eta omenaldia eginez musikaren eta letren bitartez”, azaldu du.

Aipatutako lau artista horiek Mireia Gabilondo, Teresa Calo, Iñaki Salvador eta Joxan Goikoetxea dira, eta bakoitzak hiru kasu jorratuko ditu hiru emanalditan zehar. Biktima bakoitzaren kasuari pieza artistiko bat lotuko zaio, musika sorkuntza bat edota antzezlan bat izan daitekeena, eta hildakoen familiekin lanean, elkarrizketan, dabiltza artistak horretarako, bitartekari baten laguntzaz.

Joxan Goikoetxea musikaria proiektua oso interesgarria iruditu zitzaiolako sartu zen proiektuan. “Donostia 2016ri buruz saldu digutenarekin bat zetorrela iruditu zitzaidan. Adierazpen artistikoetatik harago doan zerbait zela pentsatu nuen, gizarteari ekarpen bat egingo geniola”, esan du. Rafael Garrido eta bere familiaren kasua jorratuko du berak Adiorik gaberen lehen emanaldian, uztailaren 2koan: “Bere familiarekin hainbat elkarrizketa izan ditut eta bere unibertso intelektualaren berri eman didate, pertsona melomanoa zela esan didate… Bere unibertsoa birsortu nahi da. Gero, familiak bera errekonozitu beharko du sortutako pieza eszeniko horretan. Euren sentimenduak lengoaia artistiko batera eraman nahi ditugu”. Goikoetxearen kasuan, pieza musikala da sortu duena.

Gainerako artistei dagokienez, uztailaren 2an Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den emanaldian, Mireia Gabilondok Mikel Zabalzaren kasua jorratuko du, Teresa Calok Juan Manuel García Corderorena eta Iñaki Salvadorek Eugenio Olaciregui Bordarena.

Adiorik gaberen hurrengo bi emanaldiak, artista berekin baina jorratzeko kasu ezberdinekin, irailaren 25ean eta azaroaren 13an izango dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Donostia 2016
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena