Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/09/08

13:44

Donostia 2016

Iailak 9

Prime Timen atal pilotuaren estreinaldia gaur Kursaaleko terrazan

EiTB

Pixel ekoizpen-etxeak, ‘La Cápsula’ izeneko saioa garatu du. Europako kulturan oinarritutako kalitatezko telebista saio bat prime time ordutegian. Saioa gaur estreinatuko da ekitaldi ireki batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Prime Time, Donostia 2016k telebistak hezkuntzaren eta kulturaren arloan duen ahalmena nabarmentzeko asmoz sortutako proiektua da, hedabide nagusian emititzen diren edukiei buruzko hausnarketa bultzatuz. Iazko ekainean deialdia ireki bat egin zitzaien nazioarteko ekoizpen etxeei telebista formatu berritzaile baten formatua aurkezteko, beti ere, kultura ardatz hartuta, audientzia handieneko ordutegira egoki zitekeen formatua.

Jan Salling (FRAPA Internacional-eko presidentea), Natalie Wogue (Ascendo TV), Triona Campbell (Be Active) eta Bertrand Villegas-ek (The Wit), nazioarteko epamahaia osatu zuten. Proposamen guztiak aztertu eta gero, Pixel ekoiztetxearen ‘La Cápsula’ formatua hautatu zuten, eta horren atal pilotua sortzeari ekin zioten.

‘La Cápsula’

Etorkizuneko belaunaldiengan hausnarketa sustatzeko ideian oinarrituta, Pixelek denboraren kapsularen kontzeptua sortu zuen. Europar gizartearen isla diren objetuak, testigantzak eta kontzeptuak kapsula batean sartzea, hori Donostiako lekuren batean lurperatzea eta 30 urte barru berau ateratzea proposatu zuen Pixelek.

Horren emaitza 28 ataleko telebistarako formatu bat izan da. Atal bakoitzean, kultur arloko pertsona garrantzitsu bat, Europar Batasuneko 28 herrialdetako batera bidaituko da. Bertan, lurralde hura identifikatzen duen objetu bat topatu beharko du zazpi eguneko epean. Objetu hori denboraren kapsulan sartuko da beste 27 objeturekin eta lurperatu egingo da.

Horretarako, aukeratutako pertsona horrek herrialdean barrena bidaiatu behar du, hango biztanleekin biziz. Kimberley Tell aktore, kantari eta Arte Ederretan lizentziaduna, izango da atal pilotuko protagonista. Beste lan batzuen artean, Ulrike-ren papera egin zuen ‘Buscando el norte’ telesailean.

Estreinaldia Kursaalean

Gaur, arratsaldeko 18:30etatik aurrera Kursaaleko terrazan, antolatu den ekitaldi ireki baten estreinatuko da ‘La Cápsula’.  Sorpresaz betetako ekitaldia izango da, non, hiritarrek modu aktibo batean parte hartuko ahalko dute ondorengo galdera honi erantzunda: Zer sartuko zenuke denboraren kapsula batean?

Egitaraua

18:30 Musika / Garagardo barra, freskagarriak eta food truck-ak

19:30 Sara Cozarren zuzeneko aurkezpena (Kimberley Tell-en parte hartzearekin)

20:00 Lehenengo kapituluaren proiekzioa ‘La Cápsula: Polonia’ (54 min)

22:00 DJ Zuhaitz – Set funky electro disco

EiTBk, Donostia 2016 Fundazioaren media partner ofizialak, udazken aldean estreinatuko da atal pilotua, eta horrela abiaraziko da proiektu honen azken etapa: munduko ikus-entzunezko merkatu garrantzitsuenean aurkeztea, Cannes-ko MIPCOMen hain zuzen ere, Eiken Basque Audiovisual-en eskutik.





  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena