Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/10/14

12:53

Donostia 2016

Donostia 2016

Utzi liburuak albo batera

Xabier Larrazabal | EITB

Dance2gether ekimenak ehunka ikasle dantzan bilduko ditu igandean Alderdi Ederren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

“Mundu guztiak egin dezake dantza, hori da ideia, filosofia. Mundu guztiak du gorputz bat: mugitu egin dezakezu eta zerbait adierazi”. Wilfried Van Poppelen hitzak dira, Amaya Lubeigt donostiarrarekin batera sortutako Dance2gether proiektuaren ideia azaltzekon. Ekimena Alemanian jaio zenetik urteak daramatzate ikasleei liburuak albo batera utzi eta, horren ordez, elkarrekin koreografia bat sortzeko eskatzen. Biak dira dantzariak, eta Euskal Herriko 12 ikastetxetan eskaini dituzte jada euren saioak. Ikasleen hasierako lotsa gaindituta, elkarrekin koreografia bat sortzearen onurak asko direla diote. “Zu zeu izateko balio du, beti erakusten duzuna edo besteek espero dutena erakutsi beharrean”, azaldu du Lubeigtek. Dantzak ikasleek bereganatu dituzten rolak aldatzeko balio duela diote, gelako liderra eta gelan isilena dena beste modu batean jardutera derrigortzen baititu koreografia baten parte izateak.

Igande arratsalde honetan, Dance2gether-en sortutako koreografiak erakusteko zita antolatu dute Alderdi Ederren. Han izango dira ehunka ikasle, gelakideekin sortutako piezak erakusten.

Gure Erara

Gure Erara proiektuak jarriko die musika dantza horiei. Aintzane Gamiz arduradunaren esanetan, duela 5 urte Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak izandako ideian du oinarria ekimenak: “Nerabeen abesbatzetan autismoa duten lagunak integratzea erabaki zuten, eta konturatu ziren bizipen oso onuragarria izan zela denentzat, elkarbizitza eta desberdinekiko errespetua bultzatzen zituelako”. Ideia horrekin jarraituz, Gautena Gipuzkoako Autismo Elkarteak Gure Erara proiektuan parte hartzen duten abesbatzekin egin du bat, eta proiekturako sei konposizio berri sortu dituzte. Denak abestuko dituzte igandean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;