Publizitatea
Itxi

2016/11/18

16:13

Donostia 2016

Gertutik

Plovdiven dantzan

Xabier Larrazabal | EITB

Europa Transit enbaxada ibiltariak Bulgariako Plovdiv hirian egin du zortzigarren geldialdia eta Sra Polaroiskarekin errodatu dute han Kaleko Dantzariak dokumentala.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Audioak (1)

2019an Europako Kultur Hiriburu izango da Bulgariako Plovdiv hiria, baina ez da hori izan Europa Transit Donostia 2016ren enbaxada ibiltariak han egin duen geldialdiaren arrazoia. “Gaur egun Europan dagoen  ijito talde handiena han dago, Stolipinovo izeneko auzoan”, dio Xabi Paya Donostia 2016ren kultur programaren arduradunak. Erroldaren arabera kalkulatu ezin bada ere,  30.000 edo 40.000 lagun bizi diren ghettoa dela ere badio. Horrek erakarri zuen hara Europa Transit.

Plovdiven errodatutako dokumentalerako, Maria Ibarretxek eta Alaitz Arenzanak osatzen duten Sra Polaroiska talde artistikoa eraman zuten hara. 10 eguneko dantza tailerra eman zioten hango nerabe talde bati. “Guretzako esperientziak elkartruke bat izan behar zuen, guztiok modu indibidualean ikasteko balioko zuena. Izan ere, gazteak super dantzari onak ziren, guri asko irakatsi ahal ziguten”, diote Arenzanak eta Ibarretxek.

Dokumentalak dantzarien bizimoduei ere begiratzen die, nerabeak izanagatik guraso bilakatuta daudenen kasuei, edota taldeak etorkizunera begira dituen ametsei.

Kaleko dantzariak jarri diote izena dokumentalari eta ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian estreinatuko da azaroaren 21ean. Gero ETBn emango dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena