Publizitatea
Itxi

2016/12/16

16:27

Donostia 2016

Kultura hiriburutza

Donostia 2016k Hiriburutzaren ondarea etorkizunean baliatu nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Eneko Goia hiriko alkateak gaur kultura hiriburutza ixteko ekitaldi instituzionalean esan duenez, fase berri bat hasi da gaur.

3:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aarhus (Danimarka) eta Pafos (Zipre) izango dira 2017ko Europako Kultura Hiriburuak. Gaur eman die lekukoa Donostiak, eta Gipuzkoako hiriburuko proiektuaren arduradunek ere Donostia 2016k beste lekuko bat jaso duela esan dute, aurten bizitakoaren herentzia kudeatzen hasi beharko baita hiria gaurdanik.

“Gaur ez da Donostia 2016ren urtea amaitu. Gaur, esperientzia honen beste kapitulu bat hasi da, eta hiriak bost urte hauetan (kultura hiriburu izendatu zutenetik) bizitakoa eta ikasitakoa etorkizunean baliatzeko bidea hasi du”, esan du Eneko Goia Donostiako alkate eta 2016 Fundazioaren presidenteak osoko bilkuren aretoan eginiko hitzaldian.

Goiak hartu du hitza lehenengo, eta haren ostean mintzatu dira, 2016 Fundazioa osatzen duten erakundeen izenean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Begoña Cerro Espainiako Kultura Ministerioaren Autonomia Erkidegoekiko Kultura Kooperaziorako zuzendariordea eta Iñigo Urkullu lehendakaria.

Halaber, Pablo Berastegui Donostia 2016ren zuzendari nagusia pozik agertu da bere taldeak ezarri zioten helburua betetzeko egin duen lanarekin. Hirian eta Euskadin “bizikidetza hobea bultzatzea” zen “helburu ikaragarri” hori.

Goiaren hitzetan, “erronka honek hiri gisa hobetzea ekarri digu. Gaur egun, Donostia hazi egin dela esan dezakegu, akatsak akats, munduari ireki zaiola eta imajinatzera, amets egitera, helburu berriak jartzera eta lan egitera ausartu dela. Donostiak ondo erantzun dio ezarri zioten misioari”.

Ekitaldia ixteko, Urkulluk hartu du hitza, eta Donostiak arriskatu duela eta asmatu egin duela baieztatu du. Gainera, “berrikuntzari, sormenari eta parte-hartzeari” atea ireki diola uste du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;