Publizitatea
Itxi

2017/05/18

15:10

Donostia 2016

Balantzea

Berastegui: 'Donostia 2016k espero baino kanpo inpaktu txikiagoa izan du'

Agentziak | Erredakzioa

Erakundeetako ordezkariek proiektua ebaluatzen duen txosten independente bat aurkeztu dute, eta Donostia 2016ren ondarea kudeatzeko plana hilaren 29an aurkeztuko dutela aurreratu dute.

  • Berastegui, gaur goizeko prentsaurrekoan. Argazakia: Efe.

    Berastegui, gaur goizeko prentsaurrekoan. Argazakia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pablo Berastegui Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren zuzendari nagusiak aitortu duenez, Hiriburutzaren Plan Estrategikoan aurreikusitakoa baino “kanpo inpaktu txikiagoa” izan du proiektuak; izan ere, jardueren % 4 egin da Estatuko eta Europako beste lurralde batzuetan, nahiz eta asmoa % 10 egitea zen.

Prentsaurreko batean, Berasteguik Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren ebaluazio txostena aurkeztu du gaur goizean, hiriburutzaren kanpo ebaluazio “integral” bat, Europako Batzordeak “udazkena baino lehen” gauzatuko duenarekin osatuko dena.

Hobeto egin ziratekeen gauzei helduta, proiektua "eratu zen bezala" azaltzeko gai izan ez direla aipatu du zuzendari nagusiak, horren ondorioz “nolabaiteko disonantzia” egon baita helburuen betetze mailari buruz hitz egiteko orduan.

Miren Azkarate Donostiako Kultura zinegotziaren esanetan, txosten horrek DSS2016EUren balioztapen “positiboa” egin du oro har, eta helburuak betetzat jotzen ditu, “argi-ilunekin”.

Proiektuaren ekarpenen artean, “Adiorik gabe” ekimenak arrasto sakona utzi duela eta biktimak modu hunkigarrian aintzat hartzeko balio izan duela esan du Azkaratek, bakearen eta elkarbizitzaren eremuan, eta “Uda gau bateko ametsa” ikuskizunarekin arrakasta ere azpimarratu du.

Denis Itxaso Kultura diputatuaren ustez, DSS2016EUk bere hiru “helburu nagusiak” bete ditu: hiriaren eta bertako kultura proiektuen “europar dimentsioa” indartzea, “kultura sarea” berriztea eta, hirugarrenez, bizikidetzarako kulturan sakontzea.

Bestalde, herritarrek Hiriburutzari emandako erantzuna “gorabeheratsua” izan dela adierazi du Itxasok, eta erantsi du zenbaitek faltan bota ahal izan dituztela, bakearen eta bizikidetzaren esparruan, “Euskadin bizi izan diren amesgaiztoen inguruko zenbait gai”.

Azkenik, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak azpimarratu du Hiriburutza “jarrera eta pentsamenduak aldatzea dakarren prozesua” dela eta “ahalegin oso handia” eskatu duela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;