Publizitatea
Itxi

2017/05/29

18:40

Donostia 2016

Kultur hiriburua

Donostia 2016k 50 proiektu baino gehiagoko ondarea utzi du

agentziak | erredakzioa

Gainera, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du Euskal Herriaren "irudi berria" eskaintzen lagundu duela, "indarkeriak nabarmendutako" aroa atzean utzita.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bizikidetzarekin eta sorkuntzarekin lotutako 50 proiektu baino gehiagoko ondarea utziko du Donostia 2016 Europako Kulturaren Hiriburuak, eta Euskal Herriaren "irudi berria" sendotzen lagundu du, "indarkeriak nabarmendutako" aroa atzean utzita, Eusko Jaurlaritzaren arabera.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuak horixe adierazi du Donostiako udaletxean egindako agerraldian, kultur hiriburuak utzi duen "ondarea" azaltzeko egindako ekitaldian.

Sailburuarekin batera Pablo Berastegui Donostia 2016ren zuzendari nagusia, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia alkatea eta Oscar Saenz de Santamaria Kultura Ministerioko ordezkaria bertaratu dira udaletxean, Donostia 2016 Fundazioaren ordezkari gisa.

Zupiriak azpimarratu du jarraipena izango dutela hirian arrastoa utzi duten proiektu eta ekimen "ukigarriek".

Sailburuaren esanetan, "hiriburutza edo bakea lortzea duela 15 urte ametsa" besterik ez zen, erakundeak eta gizartea "indarkeriak baldintzatuta" zeudelako eta "nazioartean zegoen irudia indarkeriarekin lotuta" zegoen.

Ondarea

Donostia 2016ren ondare "ukigarriaren" artean giza eskubideekin eta bizikidetzarekin lotutako hainbat proiektu daude, eta Aieteko Baliabide Pedagogikoen Zentroak kudeatuko ditu, Memoria, Bizikidetza eta Giza Eksubideen Institutuarekin eta Bake Idazkaritzaren laguntzarekin.

"Sin adios" da lan horietako bat, antzerkia, musika eta literatura uztartzen dituena terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omentzeko. "Teatro Forum"ek ere antzerkia erabiltzen du indarkeriak eragindako sentimenduak erakusteko. "Tirabirak" transmedia proiektua eta "Ehunberri" ere alor beraren inguruan kokatzen dira.

Dibertsitatearekin lotuta, berriz, "Harri zahar", "Andre berri", "Kontukontanitz" eta "Break a leg" daude, besteak beste, urtetako ibilbidea duen "Olatu talka"rekin batera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;