Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

135.000 pertsonatik gora ibili dira aurtengo Durangoko Azokan

Natxo Velez | eitb.com

Durango

Landakoko ateetan jarritako gailuek egindako zenbaketaren arabera, 135.000 pertsonatik gora ibili dira liburu eta disko artean atzo arratsaldera arte. Gainerako guneetan ere, arrakasta nagusi.

1:43
Argazkia: EiTB

Oraindik egun osoa dago aurretik Azokaz gozatzeko, baina, orain arteko datuak eskuan, oso balorazio "baikorra" egin du Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak. Landako eta gainerako gune guztietan erantzuna "izugarria" izan dela uste du Mujikak, eta jendeak, gainera, parte hartzeko gogo handia erakutsi duela adierazi du. Atzo arratsaldean Landakoko ateetan jarritako zenbagailuek emandako datuen arabera, 135.000 pertsona sartu dira gunera, "aurreko urteetako marka handituta".

Durangoko Azoka "azoka-hiri" bihurtu dela iritzi dio Mujikak kazetarien aurrean, datu zehatzik gabe, "lehen balorazioan". Aurten egindako aldaketek funtzionatu egin dutela eta Azoka behin betiko herri osora zabaldu dela erantsi du antolatzaileak. Bukatzeko, eskerrak eman ditu; izan ere, "gerrikoa estutu" behar izan dute (% 10 jaitsi baitute aurten aurrekontua), baina jendearen babesak egindako ahalegin handia saritu du, Mujikaren arabera.

Liburu eta musika arloko profesionalak, "pozik"

Jesus Mari Mujika Euskal Editoreen Elkarteko ordezkariak esan duenez, "pozik" daude, "ondo" saldu baita . Halaber, hastapenetan Azoka liburuek bultzatu zutela, eta gaur egun oraindik euskarri honek garrantzirik galdu ez duela eta ere, baikor agertu da. Jendeari eskerrak eman dizkio bukatzeko, eta kanpoan ezagutzen dituen azoketan, konparatuta, "hemen ibiltzen den jendearen erdia ere" ikusi ez duela esan du,

Christian Amorena musika industriaren ordezkariak esan duenez, "aurreko urteetan salmentei eutsi" diete aurten, "nahiz eta krisi sakonean murgilduta egon". Ostirala "egun historikotzat" jo du, talde batzuek inoizko egunik onena izan baitzuten salmentei dagokienez. Toki aldaketak, guneak tokiz aldatu izanak, Azokari mesede egin diola ere adierazi du, eta, bukatzeko, BEZa igo izanak industriari kalte handia egiten ari zaiola erantsi du. Horren aurrean, ahalegina egiteko eskatu die "erakunde guztiei BPGaren % 3,5 baita kultur industria Euskal Herrian".

Oihane Barrutia guneen ordezkariak Ikasleen Egunaren arrakasta azpimarratu du: "Hurrengo edizioetan jarraitu egingo dugu". Halaber, jendea oso gogotsu azaldu dela eta "euskal kultura bizitzeko gogoa" erakutsi duela gehitu du.