Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Aurkezpena

Durangoko Azokak okzitanieraz ere hitz egingo du 49. edizioan

Natxo Velez | eitb.eus

Okzitania izango da aurtengo herrialde gonbidatua, eta Argizaiola saria Anuntxi Arana antropologoak jasoko du. 132 erakusle, 330 produktu berri, 150 ekitalditik gora eta 500 sortzaile izango dira.

1:37

Durangoko Azoka gero eta gertuago dago: abenduaren 5ean hasiko da euskal kulturaren inguruko topagunea, eta hilaren 8ra arte iraungo du. Lau egun horietan, 10:30etik 20:00etara, etengabea izango da ekitaldi, berritasun eta bestelako aukeren zaparrada Bizkaiko udalerrian.

Aurten, okzitaniera ere entzungo da Azokako guneetan, horixe izango baita aurtengo herrialde gonbidatua, Okzitania. Euskararen eta okzitanieraren arteko ezagutzan sakontzeko egitaraua prestatu dute aurten: bi hizkuntzok historikoki izandako harremanen inguruko hitzaldia izango da, hizkuntza gutxituek sareko baliabideak nola erabil ditzaketen ere aztertuko da… OCtele okzietanierazko lehenengo telebista ere Durangon izango da, eta, gaztetxoenei begira, Maite Franko ipuin kontalariaren bitartez haur euskaldunek Jan de l’ Orsen kondaira ezagutuko dute.

Argizaiola saria, bestetik, Anuntxi Aranak jasoko du; Angelun bizi da eta euskal mitologiari buruzko lanak egin ditu. Haren lan nagusia, Orozko Haraneko kondaira mitikoak bilduma eta azterketa tesia, 1996koa da. “Euskal kultura sustatzeko egin duen lan hori” aintzat hartu nahi duenez Durangoko Azokak, abenduaren 6an saria emango diote San Agustin Kulturgunean, Oier Guillanek zuzendutako ekitaldian.

245 erakusmahai eta 150 kultur ekitaldietan, 500 sortzailek parte hartuko dute. 132 partaide joango dira aurten Durangora, eta, horien alboan, 16 autoekoizle etorriko dira aurten lehenengoz, Gerediaga Elkarteak bereziki prestatu dien gunera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Durangoko Azoka