Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

'Entzun!' musika eszenaren euskarazko kontagile nekaezina

Natxo Velez | Durango

Xabier Sagardiak zuzentzen duen euskarazko hedabideak 64. zenbakia aurkeztu du Durangon, azkenaldian bezala urtekaria, disko-liburu formatuan.

1996an hasi ziren Entzun! euskarazko musika aldizkaria publikatzen. Badira urte batzuk: azal jada horituetan ikusten denez, Su Ta Gar agertzen zen, Sentimenak jarraituz diskoa grabatu berritan. Ordutik, aldaketa eta gertakari asko izan dira, ia hogei urtean, munduan, musikagintzan, musikaren industrian eta, nahitaez, aldizkarian.

Orduko hilabetekaria urtekari da egun, eta, Xabier Sagardiak dioen moduan, "lan egiteko modua asko aldatu da, testuingurua ere aldatu delako: paperaren krisia, Internet, informazio gehiegi han-hor-hemen…".

144 orriko liburukian, urtea laburbiltzen saiatu dira (Oliba Gorriak taldeari elkarrizketa, Joseba Irazoki, Bakelite…), baina eduki atenporalak ere bildu dituzte, hala nola krautrock estiloari buruzko erreportajea edo Pablo Cabeza kazetari beterano eta bidegileari eginiko elkarrizketa mardula.

Gainera, soinu-banda gisa, 19 kantuko diskoa ere eskaintzen dute, "urteko uztaren aukeraketa". Nerea Erbiti & The Sustraians taldearen kantua, "euskaraz egindako lehen rocksteady kantua", eta Tutan Come On taldeak beren-beregiko bildumarako grabatutako kantua azpimarratu ditu Xabier Sagardiak berak. Entzun beharko, beraz.

entzun durangoko azoka xabier sagardia

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Durangoko Azoka