Itxi

Durangoko Azoka

51. edizioa

Durangoko Azokako Argizaiola saria, 'oinarrizko kultura langileentzat'

eitb.eus

Azokak 1992. urtetik “kulturaren gau beltzean argi izan direnak” omentzeko ematen duen saria kulturgintzan jardun diren gizon-emakume anonimoentzat izango da.

  • Gaurko aurkezpenean iragarri dute nortzuek jasoko duten Argizaiola saria

    Gaurko aurkezpenean iragarri dute nortzuek jasoko duten Argizaiola saria

Durangoko Azokak Argizaiola omen-saria banatzen dio urtero euskal kulturaren defentsan nabarmendu den idazle, kazetari, musikari, ikertzaile edo irakasle bati. Aurten, euskal eta euskarazko munduan lan egin duten ehunka “inurriek” jasoko dute aintzatespena: kultur elkarteetan orduak eta orduak sartu dituztenak, gau eskolak eta antzerako lanak urteetan mantendu dituztenak, ekintzak ezagutzera emateko hormatan milioika kartel jarri dituztenak...

Azokaren antolatzaileek esan dutenez, milaka “inurri” omendu zitzaketen, baina denen izenean lurralde bakoitzeko pertsona batek jasoko du saria: Kepa Mendia Landak (Araba), Justo Alberdi Artetxek (Bizkaia), Jaime Albillos Arnaizek (Gipuzkoa), Patxika Erramuzpe (Ipar Euskal Herria), Mari Carmen Belazak (Nafarroa) eta Jose Ramon Zengotitabengoak (diaspora).

Abenduaren 3an egingo dute berorien bidez izen handien itzalean euskal kulturaren alde atsedenik gabe jardun duten gizon-emakume anonimoen aldeko ekitaldia, 20:00etan, San Agustin Kultur Gunean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Durangoko Azoka