Durangoko Azoka
Abenduak 2-6
Zea Mays taldearen kontzertua gaur, Durangoko Azokan
Eitb.eus
Kabi@ gunean, aldiz, bideojokoak izango dira protagonistak larunbatean. Euskarazko bideo-jokoak ikusteaz gain, horietaz gozatzeko aukera egongo da.
Durangoko Azokaren 51. ediziora gerturatzen diren lagunek kulturarekin harremana duten 200 ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute. Kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, umeentzako jarduerak, tailerrak edota ikuskizunak adibide bat besterik ez dira. Bost egunez (abenduaren 2tik 6ra), Durango kultur hiriburu bihurtuko da.
Zea Mays-ek 1997an (duela hogei urte) hasi zuen bere ibilbidea, eta zortzigarren diskoa aurkezteko toki paregabea aukeratu du: Durangoko Azoka. Bilboko taldeak ‘Harro’ izena jarri dio disko berriari, eta Dave M. Allen ingelesak ekoiztutako hamabost abesti berri ditu.
Areto Nagusian, telebistari buruzko mahai ingurua antolatu dute. Marijo Deograciasek gidatuta, Xabier Landabidea, Andoni Aranburu eta Ximun Carrerek hartuko dute parte. Ahotsenea Zuzenekoak gunean, Otxalde taldeak ‘Ama lur begira’ lan berria aurkeztuko du. Irudienean, berriz, euskarazko zinemaren sorkuntza eta kontsumoa izango dituzte hizpide. Kabi@n, bideo-jokoak izango dira eguneko protagonistak, eta euskarazko bideojokoak ikusteaz gain horietaz gozatzeko aukera egongo da. Plateruena gunean, Zea Mays taldeak joko du. Beste alde batetik, Saguganbaran musika eta plastika tailerrak antolatu dituzte, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Gainera, Miren Gorrotxategik ‘33 ezkil’ liburuaren nondik norakoak azalduko ditu Ahotsenea Solasaldiak gunean.
Hona hemen abenduak 3ko egitarau osoa, gunerik gune:
Areto Nagusia
10:30 11:30
'Ika Mizka'
11:30 12:00
'Ideia eta balioen bestelako historia laburra'
12:30 13:30
GOGOETAREN PLAZA. Istorio bat... nola kontatu. Solasaldia
14:00 15:00
'Argentinan Euskaraz' egitasmoa.
15:00 15:30
'Xalbador azken bidean' argazki liburua
15:30 16:00
'Barnealdeko iraultzen loraldia'
16:00 16:30
'Herrigintzatik ARGIA indartuz'
16:30 17:00
'Neskak eta mutilak. Norbera den bezalakoa'
17:00 17:30
'Eskafandra. Emakumeak, arraza eta klasea'
17:30 18:00
'Euskal kultura eta EKE Iparraldeko Herri Elkargo bakarrean'
18:30 20:00
GOGOETAREN PLAZA: 'Telebista, gaur eta bihar'
Ahotsenea Zuzenekoak
11:00 11:30
Elortegi Anayak "Elortegi"
11:40 12:10
Gatz "Ez dut nahi"
12:20 12:50
Belarminak "Haztearen izerdia"
13:00 13:30
Inun "Da nola"
13:40 14:10
Keu Agirretxea "Nomadak eta kofrea"
14:20 14:50
Egarri "Taupada"
15:00 15:30
Starblues "Gu geu"
15:40 16:10
Otxalde "Ama Lur begira"
16:20 16:50
Erraiak "Erraiak"
17:00 17:30
Arramazka "2009-2016 bilduma"
17:40 18:10
Joseba B. Lenoir "Eguzkiari begietara so"
18:20 18:50
Eraso "Kaiolatik ihes"
19:00 19:30
Izeberg "Lurrik ez begi bistan"
19:40 20:10
Kokein "Lurpekhariä"
Irudienea
10:30 11:30
Kameratoia. Aurkezpena
11:30 13:00
Mundu bat ahoz aho (60')
13:00 14:15
Mugamiñak (55')
14:15 15:00
Aitxitxe (15')
15:00 16:30
Euskarazko zinearen sorkuntza eta kontsumoa
16:30 17:15
Hitz gutxitan. TOSTA (11'26'')
17:15 18:00
Auzokoak (35')
18:00 19:30
Jotamentala (50')
19:30 21:00
Sipo phantasma (67')
Kabi@
11:00 14:00
BIDEO-JOKO EGUNA. Bideo-joko goiza
16:00 18:30
Bideo-joko mostra
18:30 19:00
'Badago bideo-jokorik euskaraz?'
Plateruena
23:00 01:30
Zea Mays
Saguganbara
10:30 11:00
'Mozoloaren bidea'
11:00 12:00
'Tuppertoys saioa'
11:30 12:00
'Xomorropoemak eta piztipoemak'
12:30 13:00
'Kulun-kuttunak'
13:30 14:00
'Udazkeneko jolasak'
16:00 16:45
'Arbi liburu interaktiboak'
16:30 17:30
'Musika eta plastika tailerra'
17:00 17:50
'Zerua gris dago'
18:00 19:00
'Musika tailerra'
18:00 19:00
'Apaxi mendian'
Szenatokia
20:00 21:00
Gauen argi omenaldia
Azoka TB
11:30 12:30
'Azokan gaur'
17:00 17:30
'Amaia DJ'
Ahotsenea Solasaldiak
11:00 11:30
Juan Gorostidi "Zazpigarren heriotza"
11:30 12:00
Ander Odriozola "Freeport"
12:00 12:30
Arantxa Urretabizkaia "Bidean ikasia"
12:30 13:00
Antton Olariaga, Harkaitz Cano, Jexuxmai Lopetegi "Itzal zaunka"
13:00 13:30
Eric Dicharry "Errudun"
13:30 14:00
Erroak: Txarli eta Joselu "Amultsuki" / Hainbat egile "Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak" / Kurkuluxetan "Neguko haur kantak"
16:30 17:00
Jakoba Errekondo, Asisko, Unai Iturriaga, “Mattin”, Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Zaldieroa, Unai Gaztelumendi eta Joseba Larretxe "Bizi Baratzea, Altza Porru"
17:00 17:30
Xabier Etxaniz Rojo "Waterloo-n galdutakoak"
17:30 18:00
Amaiur B. Blasco "Egunsentia"
18:00 18:30
Eneko Aizpurua "Lehertu da festa"
18:30 19:00
Miren Gorrotxategi "33 ezkil"
19:00 19:30
Edu Zelaieta eta Eneko Ugarte "Ispilu biluziak"