Itxi

Durangoko Azoka 2022

Durangoko Azoka 2022

2021/12/05

07:52

Durangoko Azoka 2022

Abenduak 5

Durangoko Azokako bigarren egunean, zer?

EITB Media

Ekitaldi sorta handiarekin ekingo diote Durangoko Azokako bigarren egunari: Skakeitan, Nikotina, Hedoi Etxarte, 'Paperezko hegoak'...

  • Durangoko Azoka, atzo. Argazkia: EITB Media.

    Durangoko Azoka, atzo. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Abenduaren 5erako mota guztietako ekitaldiak antolatu dira, besteak beste, diskoen aurkezpenak. Egunean zehar bakarkako talde eta artista ezberdinek euren lan berrien berri emango dute Plateruena kafe antzokian; Skakeitan, Nikotina, Kai Nakai... izango dira bertan.

Aipatutakoaz gain, beste hainbat ekitaldi ere eskainiko dira: liburuen aurkezpenak, elkarrizketak, solasaldiak edo ikuskizunak, esate baterako. Durangoko Azokak aurten antolatu dituen ekitaldien artean, EITBk Ahotsenea eta Talaia espazioetan eskainitakoak streaming bidez eskainiko ditu, eitb.eus atarian.

Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izen ematea azokako espazioetara sartzeko. Landako Gunean 1.200 bisitariko bost txanda sortuko dira egunero, bakoitzean ordu eta erdiko bisita egin ahal izateko.

Abenduaren 5eko egitarau osoa hemen:

LIBURUEN AURKEZPENAK

11:00 – 11:30 Santiago Yaniz. Arrietako San Martin, erretaula berreskuratuta (Talaia – Landako)

11:30 – 12:00 Koldo Rabadan. Bidean. Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa (Talaia – Musika Eskola)

12:00 - 12:30 Maialen Alfaro eta Mayana Itoiz. Itsaso zabalera (Saguganbara - Elkartegia)

12:00 – 12:30 Buru-gorputzak elikatzen: ekologia eta hezkuntza. Askatu edo moztu / Jan eta jabe (Talaia – Musika Eskola)

13:00 – 13:30 Yolanda Arrieta eta Eider Eibar. Letren jolaslekuan(Saguganbara - Elkartegia)

13:30 – 14:00 Iñigo Lopez Simon. Bilboko etxola batean (Ahotsenea - Musika Eskola)

15:00 - 15:30 Yolanda Arrieta. Groau! (Saguganbara - Elkartegia)

15:30 – 16:00 Aitzol Intxausti. Añorga-Dakar 2018, Gurpildun mirakulua (Talaia – Musika Eskola)

16:00 – 16:30 Enara Garmendia eta Leire Urbeltz. Hiru gara, baina niri bost! (Saguganbara - Elkartegia)

17:00 – 17:30 Amaia Egidazu. Dorotea (Saguganbara - Elkartegia)

19:00 – 19:30 Eider Eibar. Ez dakit marrazten (Saguganbara - Elkartegia)

DISKOEN AURKEZPENAK (AHOTSENEA - PLATERUENA)

11:00 – 11:30 Diabolo Kiwi. Uhin Galduak

12:10 – 12:40 Lur Jota. 20 urte berandu

13:20 – 13:50 Larrealde trikitilariak. Zirimiri

14:30 – 15:00 Kilimak. Euskal Herriko runba

15:40 – 16:10 Skakeitan. Eman ez genuen kontzertua

16:50 – 17:20 Nikotina. Nirbana

18:00 – 18:30 Ilargi. Killasisa

19:10 – 19:40 Kai Nakai. Maitia

20:20 – 20:50 Sueder. Drama barik

21:30 – 22:00 Lotura. Automatak izan

AURKEZPENAK

11:00 – 11:30 Txaranga Urretabizkaia. Partiturak (Talaia - Musika Eskola)

11:30 – 12:00 Marko Txopitea eta Porru. Geruza digitalak. Zer da fedibertsoa eta zer eskaini diezaieke euskal sortzaileei? (Kabi@ - Landako)

16:00 – 16:30 Jakoba Errekondo. Ilargiaren egutegia 2022 (Talaia – Musika Eskola)

16:30 – 17:30 Paul Bilbao. Batuz aldatu. Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala (Talaia – Musika Eskola)

18:00 – 18:30 Eider Eibar. Kokoak (Saguganbara - Elkartegia)

SOLASALDIAK

12:00 - 12:30 Edorta Jimenez. Nikole bijotzekua (Ahotsenea – Landako)

12:30 – 13:00 Asel Luzarraga. Uzta garaia (Ahotsenea – Landako)

13:00 – 13:30 Hartzea Lopez. Suak eta hautsak (Ahotsenea – Musika Eskola)

14:00 – 14:30 Aitor Fresnedo. Zaldi zoro (Ahotsenea – Musika Eskola)

15:30 – 16:00 Amaiur Epher. Profeten iruzurra (Ahotsenea – Landako)

16:00 – 16:30 Uxue Apaolaza. Bihurguneko nasa (Ahotsenea – Landako)

16:30 – 17:00 Eider Rodriguez. Eraikuntzarako materiala (Ahotsenea – Landako)

17:00 – 17:30 Leire Vargas. Dena ametsa den irudipena(Ahotsenea – Landako)

17:30 – 18:00 Mikel Etxaburu. Ahaztu baino lehen, ama (Ahotsenea – Musika Eskola)

18:00 – 18:30 Itziar Ugarte Irizar. Gu gabe ere (Ahotsenea – Musika Eskola)

18:30 – 19:00 Fermin Etxegoien. Totelak (Ahotsenea – Musika Eskola)

19:00 – 19:30 Hedoi Etxarte. Sortaldekoak (Ahotsenea – Musika Eskola)

19:30 – 20:00 Maite Larburu. Krak (Ahotsenea – Musika Eskola)

MAHAINGURU ETA ELKARRIZKETAK (TALAIA - LANDAKO GUNEA)

13:30 – 14:30 Mahaingurua: Musika elektronikoa eta gaueko (ez) kultura

17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Iñaki Goionaga. Auzo ikastolak. Hezkuntza politika Bizkaiko Foru Aldundian (1919 - 1994)

17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Iñaki Lopez de Luzuriaga. Nafarroako Erresumaren Inbasioa, 1199-1200

17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Hector Ortega. Euskal Herriko Bira (autoz egiteko ibilbide handia) 

KONTZERTUA

19:00 – 20:30 Gontzal Mendibil (Durango +)

FILM EMANALDIAK (IRUDIENEA - ZUGAZA)

11:00 – 12:00 Beñat Iturrioz Perez. Ibaia ez da toki bat

12:00 – 13:30 Bañolet *Estreinaldia (Sormen Beka DA! 2020 irabazlea)

13:30 – 14:00 Jorge Moneo Quintana. Begiak hesteko artean

14:00 – 14:30 Dimegaz Kultur Elkartea. Harria herria

14:30 – 15:00 Guillermo Ordas. Noiz utziko dio euria egiteari

15:00 – 17:00 Tom eta Jerry

17:00 – 18:30 Samara Velte eta Josu Martinez. Paperezko hegoak

18:30 – 20:30 Amets Arzallus eta Marc Parramon. Altsasu (gau hura)

TAILERRAK

10:30 – 11:30 Iñaki Sanz eta Eñaut Aiartzaguena. Xapoketan (Saguganbara – Elkartegia)

DANTZA

18:00 – 19:00 Bagara kolektiboa. I(n)tera(k)zioa (Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea)

IKUSKIZUNA

19:00 – 20:00 Francoren mende kantatzen genuenean (Talaia – Landako)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;