Itxi

Euskara

EiTB-ko Euskara Zerbitzua

'Albiste testu bikainak' eskuliburua eitb.com-en eskura daiteke

Erredakzioa

Bilbo

"Albiste testu bikainak - Irrati eta telebistarako eskuliburua" eskuratu nahi izanez gero, eitb.com-en aurki dezakezue, pdf gisa. Lanean, albiste testu bikainak sortzeko jarraibideak daude bilduta.

  • Albiste testu bikainak. Irrati eta telebistarako eskuliburua

    Albiste testu bikainak. Irrati eta telebistarako eskuliburua

Eskuliburua irratiko eta telebistako komunikatzaileengan pentsatuta prestatu da batik bat, baina baita albiste testuetan interesa duten guztiengan pentsatuta ere. EiTBn ez dira gauza berria halako materialak; Manu Arrasateren 1992ko Euskarazko albistegietarako esku-liburua gogoratu besterik ez dago.

Orduko eskuliburu hura ez zen ezerezetik sortu, lehendik landutako eta ondutako materialetatik baizik, eta oraingo hau ere aurretik egindako lanaren oinordekoa da. Oinarritzat, 2007ko Euskarazko albistegietarako esku-liburua II hartu du, baina testua berrikusita eta emendatuta dago, adibideak eguneratuta, eta azalpenak osatuta.

Hementxe eskura daiteke, pdf formatuan.