Itxi

Euskara

Goraipamena

Euskaltzaindiak hamabi euskaltzain ohorezko berri izendatu ditu

Natxo Velez | eitb.com

Akademiak maiatzeko osoko bilkura egin du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, eta batzar horretan onartu dute izendapena, aho batez.

  • Xabier Amuriza da izendatuetako bat. Argazkia: EiTB.

    Xabier Amuriza da izendatuetako bat. Argazkia: EiTB.

Euskaltzaindiak hileroko osoko bilkura egin du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, Donostian, eta hamabi euskaltzain ohorezko izendatu ditu bilkuran.

Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Angel Aintziburu Camino, Dionisio Amundarain Sarasola, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide Mendiburu, Antonio Campos Illarramendi, Maite Idirin Solatxi, Mixel Itzaina, Jon Landaburu Illarramendi, Joan Martí i Castell, Martin Orbe Monasterio eta Manu Ruiz Urrestarazu dira euskaltzain ohorezko berriak.

Gaurko hamabiei baino lehenago, 27 pertsonari aitortu die Akademiak ohorezko euskaltzain maila. Aho batez onartu dituzte izendapenak.