Euskara
Azkena, apirilaren 19an
Igandean egingo dute aurtengo lehen maskarada, Idauze-Mendin
Erredakzioa
Hamasei urte geroago, Idauze-Mendiko gazteek antolatu dute aurtengo maskarada, Maite Davantek eta Johañe Etxebestek gidatuta.
Hamabi ateraldi egingo dituzte aurtengo maskaradan, eta Idauze-Mendiko gazteek izango dute, hamasei urte geroago, berori jokatzeko ardura. 280 bat biztanleko herrian, ez dute 30 boluntario aurkitzeko arazorik izan.
Hau izango da maskaraden egutegia:
Urtarrilak 18, igandea: Idauze-Mendi
Urtarrilak 25, igandea: Atharratze
Otsailak 1, igandea: Urdiñarbe/Muskildi
Otsailak 8, igandea: Garindaine
Otsailak 15, igandea: Gamere-Zihiga
Martxoak 1, igandea: Altzürükü
Martxoak 8, igandea: Ürrüstoi-Larrabile
Martxoak 14, larunbata: Maule-Lextarre
Martxoak 21, larunbata: Santa Grazi
Martxoak 28, larunbata: Zalgize/Iruri
Apirilak 5, igandea: Barkoxe
Apirilak 19, igandea: Idauze-Mendi