Itxi

Euskara

Pastorala

'Jean Pitrau' pastoralaren testua, zubereraz eta batuan

EiTBko Euskara Zerbitzua

EiTBko Euskara Zerbitzuak 'Jean Pitrau' pastoralaren testua euskara batura ekarri du. Ohikoa denez, Euskal Telebistak 2017ko Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan emitituko du pastorala, ETB1en.

Jean Pitrau 2016ko uztailaren 24an eta abuztuaren 7an antzeztu zuten Atharratze-Sorholüzeko herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak 2017ko Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan emitituko du pastorala bere lehen kanaletik. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira, eta testu osoa, zubererako eta batuko bertsioekin, EiTBren webgunean aurki daiteke, www.eitb.eus/eu/kultura helbidean.

Pastoralaren testua Pier-Pol Berzaitz musikari eta kantari zuberotarrak ondu du, Jean Pitrau atharraztar laborari eta sindikalista gaitzat hartuta.

Sindikalista hitza erabili izan da Jean Pitrau aipatzeko, baina zehatzagoa litzateke idealista eta ekintzailea zela esatea. Pitrauk anitz egin zuen Zuberoako mendiko laborantza eta mendialdeko bizi-baldintzak hobetzeko, baina bere ahalegina Zuberoatik eta Pirinioetatik harago zabaldu zen. Pastoralean kontatzen denez, eskola txikiak ez ixteko borrokan jardun zuen, edo Eretako lurrikaran lagundu zuen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskaraz