Itxi

Euskara

Euskaltzaindia

Ohorezko hamasei euskaltzain berri izendatu ditu Euskaltzaindiak

eitb.euis

Bost emakumezko eta hamaika gizonezko dira, “euskarari egindako mesede bikainengatik nabarmendu direnak”.

  • Arantxa Urretabizkaia idazlea da izendatuetako bat

    Arantxa Urretabizkaia idazlea da izendatuetako bat

Apirilean Bilbon egin zuen azken osoko bilkura, ohorezko hamasei euskaltzain berri izendatu zituen Euskaltzaindiak: Jose Antonio Aduriz, Martxel Andrinua, Txaro Arteaga, Maria Jose Azurmendi, Miren Jone Azurza, Henri Duhau, Izaskun Gastesi, Abel Muniategi, Manex Pagola, Jose Maria Rementeria, Sabin Salaberri, Txomin Solabarrieta, Julen Urkiza, Arantxa Urretabizkaia, Pello Zabala eta Auxtin Zamora.

Euskaltzaindiak aldiro izendatzen ditu ohorezko euskaltzainak, euskarari egindako mesede bikainengatik nabarmendu diren pertsonen artean hautatuak. Azken izendapena 2014ko maiatzaren 30ean izan zen, eta gaur egun, azken hamasei hauek batuta, 49 dira ohore hori jaso dutenak.

Hamaseikoan jatorri eta lanbide desberdinetako pertsonak daude, hezkuntzari, filosofiari, soziolinguistikari, bertsolaritzari, literaturgintzari, hiztegigintzari, kantagintzari, kazetaritzari, literatur ikerketari edota itzulpengintzari lotuak.

Guztira, bost emakumezko eta hamaika gizonezko izendatu dira oraingoan: bost bizkaitar, sei gipuzkoar, bi lapurtar eta baxenabartar, arabar eta nafar bana.