Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaindiak elkarlana indartuko dute

Euskara

Akordioa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaindiak elkarlana indartuko dute

eitb.eus

2018/07/11

Euskaltzaindiaren arauak, gomendioak eta irizpenak zabaltzen lagunduko du Hezkuntza Sailak, eta EIMAk Euskaltzaindiaren esku jarriko ditu baliagarriak izan dakizkiokeen materialak.

  • Andres Urrutia euskaltzainburua eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua

    Andres Urrutia euskaltzainburua eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua

    Andres Urrutia euskaltzainburua eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua
  • Whatsapp
  • Bidali

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak erakunde bien arteko akordioa sinatu dute, hiru urterako, gaur goizean, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian.

Akordioak Euskaltzaindiaren eta Hezkuntza Sailaren koordinazioa eta lankidetza indartzea bilatzen du, Akademiak azaldu duenez, Hezkuntza Sailak azken hamarkadetan martxan duen EIMA programaren bitartez. Eusko Jaurlaritzak Unibertsitate aurreko euskarazko ikasmaterialgintza babesteko, indartzeko, garatzeko eta diruz laguntzeko eratu zuen EIMA programa, Euskararen Normalizaziorako Legean oinarrituz.

Gaurko prentsaurrekoan, Andres Urrutia euskaltzainburuak esan du hezkuntza klabea dela “hizkuntza baten hedapen eta indartze prozesuan”. Horregatik, azpimarratu du akordio honek berebiziko garrantzia duela Akademiarentzat.

Uriarte sailburuak ere akordioaren garrantzia nabarmendu nahi izan du: “Imajinatuko duzue zein garrantzitsua den gure gazteek, gure ikasleek, behar bezalako materialak izatea. Hori da, hain zuzen ere, gaur adostutakoaren helburua: euskarazko ikasmaterialak lantzen jarraitzea, Euskaltzaindiak ematen digun bermearekin”.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena