Itxi

Euskara

Euskaltzaindia

'Ponpoxo', 'kurdu' eta 'gorririk', Euskaltzaindiaren Hiztegian gaurdanik

eitb.eus

Euskaltzaindiaren Hiztegiak 758 forma berri jaso eta 472 osatu edo aldatu ditu azken sei hilabeteotan.

  • Euskaltzaindiaren Hiztegia

    "Gorririk" hitza sartu dute, besteak beste, Euskaltzaindiaren Hiztegian

Euskaltzaindiak 758 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan Hiztegian. Akademiak urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak, eta gaur sareratu ditu 2019ko bigarren erdialdean bildutakoak.

Guztira, 69 sarrera eta 689 azpisarrera aldatu ditu Akademiak, eta 472 osatu edo findu ditu. Egun, hortaz, 39.247 sarrera eta 8.086 azpisarrera eta 65.294 adiera ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak.

Erantsitako sarrerei dagokienez, batez ere Euskaltzaindiko beste batzorde batzuekiko elkarlanetik bildutakoak sartu dira, hizkuntza izenak (krimeera, ladinera) eta herritar izenak (kurdu, palestinar), esaterako.

Hitz adierazkorrak ere jaso dituzte, hala nola dexente, ponposo, ponpoxo eta gorririk.