Itxi

Euskara

Hiztegigintza

Euskaltzaindiak "Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa" berriztatu eta sareratu du

N. V. | EITB Media

2019an paperean argitaratu zen hiztegia linean jarri du orain Euskaltzaindiak. Hitzen sorrera aztertzen eta azaltzen duen hiztegia da "Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa".

  • "Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa"

    "Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa" Interneten dago kontsultagarri

Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE) lanaren bigarren bertsioa aurkeztu du gaur. 2019an paperean argitaratutako lana Sarean jarri du orain Akademiak, web bidezko kontsultak egiteko moduan.

Gainera, Joseba Lakarra euskaltzain oso eta hiztegiaren zuzendariak argitu duenez, formatu aldaketaz gain "asko izan dira testuan bertan eginiko aldaketak eta gehiketak, edukizkoak zein formazkoak".

Labur azalduta, "hitzen sorrera aztertzen eta azaltzen duen hiztegia" da EHHE, Lakarraren hitzetan.