Euskara
Euskaltzaindiaren Hiztegia
"Ajoarriero", "sueztitu", "reggaeton"… "ziento bat" hitz gehiago Euskaltzaindiaren Hiztegian
N. V .| EITB Media
Azken sei hilabeteotan, 795 forma berri jaso eta 1.515 zuzendu eta osatu ditu Akademiak bere hiztegian, tartean "ziento bat". 51.407 forma jasotzen ditu, hortaz, Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
-
Euskaltzaindiaren Hiztegia
Ajoarriero, guakamole, sueztitu, potxa, alioli, pisto, entsalada errusiar, gurasokeria, erantzukidetasun, kakorratz, onkeria, reggaeton, santujale, topless, ziborg… Azken sei hilabeteotan, Euskaltzaindiak 795 forma berri jaso ditu bere hiztegian (513 sarrera, 199 azpisarrera eta 83 ohiko lexia). Gainera, 1.515 forma zuzendu edo osatu dira, eta, gaur ohar bidez jakinarazi duenez, 51.407 forma jasotzen ditu egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
Euskaltzaindiak urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak, 2016an bigarren argitalpena paperean atera zenetik, eta 2024ko bigarren seihilekoan eginiko lanaren emaitzak jasotzen ditu gaur sareratu den eguneratzeak.
Forma berri hauek batu dituzte aluminio(-)paper eta film garden, bidaiari(-)tren, deskatalogatu, dezentzia, edateko ur, erantzukidetasun, eutsi gogor, eutsi goiari, gainprodukzio, gas(-)hornidura, gastritis, gizarte(-)laguntzaile, gurasokeria, handicap, ikasbidaia, ile(-)galera, intrantsigente, irratizale, kakorratz, kalaxnikov, kirol(-)poltsa, komuneko paper, ludopata, maitasun platoniko, manipulagarri, mendi(-)lasterketa, mesedetxo (adierazkorra), narkolepsia, nepotismo, ohe(-)sofa, onkeria, onura publiko, partikula(-)azeleragailu, patilla (Heg.), patois, reggaeton, santujale, spoiler, topless, txute (Hegoaldekoa eta lagunartekoa), ume(-)kotxe, zerga(-)paradisu, ziborg, ziento eta ziento bat (Hegoaldekoa eta behe-mailakoa).
Sukaldaritza-kontuez ari garela, hitz hauek gehitu dituzte: ajoarriero eta ajoarriero bakailao, alioli, amontillado, arrautza egosi, arrautza frijitu, azukre beltz eta azukre zuri, carbonara, entsalada errusiar, entsalada misto, eskalibada, Ezpeletako piper, Gernikako piper, Padrongo piper, falafel, fettuccini, fruitu lehor, irris(-)esne (Ipar.), fumet, guakamole, kukurutxo (Hegoaldea) eta kono (Iparraldea), moldeko ogi, mozzarella, natxo, oilasko(-)bularki, pisto, potxa, risotto, roquefort, sueztitu, tomate frijitu.