Itxi

Gastronomia

Campeonato

Hondarribiko Gran Solek du Euskal Herriko pintxorik onena

Bidasoaldeko beste taberna batek eskuratu du bigarren postua: Irungo Gaztelumendik, 'El bosque animado' pintxoarekin.

  • 2013ko edizioko pintxo irabazlea. Argazkia: campeonatodepintxos.com

    2013ko edizioko pintxo irabazlea. Argazkia: campeonatodepintxos.com

Hondarribiko Gran Sol tabernaren bakailao tostak lortu du aurtengo pintxo onenaren saria, egunotan Gipuzkoako udalerri horretan egin den txapelketan. Gainera, herritarren saria ere eskuratu du. Bixente Muñoz, bertako sukaldaria, oso pozik agertu da saria eskuratu duela jakitean.

Bigarren postua, Bidasoaldeko beste taberna batek, Irungo Gaztelumendik, eskuratu du, 'El bosque animado' pintxoarekin.

Hirugarren postuan, Donibane Lohizuneko Zokomoko taberna geratu da.