Itxi

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Apirilak 11

Festa giroan egin dute bilbotarrek Korrika

eitb.eus

Euriak ez du Korrika gelditu Bizkaiko hiriburuan. Poza eta alaitasuna izan dira nagusi Bilboko kaleetan.

2:14
Bilbora iritsi da Korrika, euskararen alde lau orduko ibilbidea egiteko

Korrikaren lekukoa Bizkaian barrena dabil, lasterkarien eskutik eskura, eta ostegun honetan beste hiriburu bat bisitatu du: Bilbo. Bertan, euria egin du mara-mara, baina poza eta alaitasuna ere barra-barra.

Suhiltzaileak, Konpartsak, Athleticeko jokalariak, agintari politikoak, EiTBko langileak... Ehunka lagunek eraman dute Korrikaren lekukoa Bilboko kaleetan barrena. Zorrotzatik sartuta, auzo guztietatik eta Alde Zaharretik igaro da euskararen aldeko lasterketa.

AEK-k bi urtean behin antolatzen duen lasterketa Ezkerraldea eta Enkarterri zeharkatu ondoren iritsi da Bilbora. Ondoren, beste hainbat herri ere bisitatu ditu, tartean Mungia, Bermeo eta Gernika-Lumo.


BIDEOA | Athletic ere, euskararen alde


BIDEOA | eitb.eus-eko langileok ere hartu dugu lekukoa


BIDEOA | Korrikaren lekukoa hartu du Juan Mari Aburtok, euskararekiko konpromisoa adierazteko


BIDEOA | Bilboko suhiltzaileek ere 'klika' egin dute euskararen alde


BIDEOA | Korrika Bilbon sartu den unea


BIDEOA | Korrika Bermeon


BIDEOA | Korrika Mungian


Euria eginagatik ere, goizean goizetik jende askok egin du bat Korrikarekin. Artziniega izan da horren adibideetako bat.


Bitxikeria moduan, Sodupen trenak bitan banatu du euskararen aldeko lasterketa.




Zorrotzatik sartu da Bilbora Korrika.

AEKren prentsa bulegoko kideak eta Korrika 21 jarraitzen duten hedabideek elkarrekin egin dute lasterka.



Apirilak 11, osteguna

Sestao 00:05

Barakaldo 00:31

Trapagaran 01:58

Ortuella 02:30

Muskiz 4:04

Sopuerta 5:09

Galdames 05:32

Zalla 06:57

Balmaseda 07:50

Artziniega 09:03

Sodupe 10:40

Alonsotegi 11:31

Bilbo 11:46

- 11:48 Zorrotza

- 12:39 Errekalde

- 12:48 Irala - Miribilla

- 13:05 Alde Zaharra - Abusu

- 13:35 Bolueta - Txurdinaga - Otxarkoaga - Txurdinaga

- 14:00 Santutxu - Begoña - Uribarri

- 14:36 Zazpikaleak

- 14:52 Abando - Indautxu

- 15:52 Deustu - Ibarrekolanda - San Ignazio - Elorrieta

Erandio 16:19

Loiu 16:46

Mungia 17:49

Bakio 19:35

Bermeo 20:12

Mundaka 20:59

Gernika-Lumo 22:11

Arteaga 23:29