Itxi

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

‘Aro berriari, klika’

Euskararen normalizazioa azkartzeko konpromisoa berretsi dute 50 gizarte eragilek

eitb.eus

Korrikaren ekuatorean, 18 eragilek (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa, tartean) bat egin dute “Aro berriari, klika” dinamikarekin, Bastidan.

  • "Aro berriari klika" dinamikaren babesleak

    Sinatzaileek batera egin zuten gero Korrikaren 1252. kilometroa

2017ko Korrikan Santiago zubiko kilometroan hasitako dinamikaren hurrengo urratsa eman dute hainbat gizarte eragilek Bastidan, Korrikaren 21. edizio honetako 1.252 kilometroan. Erakundeak eta bestelako eragileak batuta agertu dira euskararen normalizazioaren alde.

Martxoaren 23an, 30 gizarte eragilek euskararen normalizazioa azkartzeko konpromiso zehatzak hartu zituzten, “Aro berriari, Klika” dinamikaren barruan, eta bart, Korrikaren ibilbide betean Bastidan egindako ekitaldian, beste 18 eragile batu zaizkio testuari; Nafarroako Gobernua, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritza, besteak beste.

Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak adierazi dute euskalgintzak elkarlan esparru berriak zabaldu dituela, baina hori ez dela nahikoa: “Normalizazioa ez da etorriko soilik norbanakoon konpromisoetatik, baizik eta normalizazioaren ikuspegi hori gizartearen atal guztietan modu zeharkakoan txertatuta”.

Ekitaldia egin eta gero, bertaratutako eragile guztiek ekin diote batera 1.252. kilometroa egiteari.

Testuari atxikimendua adierazterik bada oraindik, eta hauek dira orain arteko sinatzaileak:

UPV/EHU

UEU

UEMA

Udalbiltza

Steilas

Sortzen

Save the Children

Ongi Etorri Errefuxiatuak

Nafarroako Parlamentua

Nafarroako Gobernua

Mondragon Unibertsitatea

LAB

Kontseilua

Ikastolen Elkartea

IKA

Hik Hasi

Gure Esku Dago

Garabide

Eusko Legebiltzarra

Eusko Jaurlaritza

Eusko Ikaskuntza

Euskaltzaleen Topagunea

Euskal moneta

Euskal Herriko Bilgune Feminista

Euskal Herrian Euskaraz

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Etxerat

Etxepare Euskal Institutua

ESK

ERKIDE

EMAKUNDE

Elkar Fundazioa

Elhuyar

ELA

EHIGE

EH Bildu

EAJ-PNV

Deustuko Unibertsitatea

CCOO

Bizkaiko Foru Aldundia

BIGA BAI

Berria taldea

Arabako Foru Aldundia

AEK

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena