Itxi

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

22. Korrika

Korrikak jendetza batu du Bilbon

EITB Media

Euskararen aldeko korrikalariek Barakaldon amaituko dute eguna, eta Ezkerraldean eta Meatzaldean ibili dira goizaldean.

0:44
Korrika en el Casco Viejo

Korrika Bilbon ibili da, eta, ohi bezala, jendetza bildu du pankartaren atzean. Eragile asko batu dira Bilbon Korrikara; besteak beste, Osakidetzako eta EITB Mediako langileak.

19:30 aldera iritsi da Korrika Bilbora, lasterketa hasi zenetik zapaldu duen bosgarren euskal hiriburura. 1.567 kilometro egin ondoren, Elorrietan barrena, San Ignazio auzotik sartu da.

Lau orduz ibili dira Bizkaiko hiriburuan, eta auzo guztiak zeharkatu dituzte. Giroa apartekoa izan da arratsalde osoan.

Gauerdia baino lehenago, Barakaldora iritsi dira korrikalariak. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko herriak zeharkatu ditu ordu txikietan: Sestao, Trapagaran, Ortuella, Abanto, Muskiz, Zierbena, Santurtzi eta Portugalete.

Korrika Euskal Herritik kanpo ere babesa eta maitasuna kiloka jasotzen ari da. Boisen ere bat egin dute euskararen aldeko aldarriarekin.

Astebete daramate euskaldunek etengabe korrika, eta ibilbidea hasi zuten leku berean ekin diote zazpigarren egunari: Araban. Ordu txikietan, Arabako Mendialdetik eta Trebiñutik ibili dira. Goizaldean, Gorbeialdetik egin dute korrika, Izarra, Murgia eta Ondategi aldean.

Eguerditik aurrera, Bizkaira itzuli da Korrika. Arratian (Zeanuri, Areatza, Igorre) ibili da ordu horietan. Gero, Lemoatik eta Txorierritik igaro da (Larrabetzu, Zamudio, Derio). Erandio izan da Bilbon sartu aurretik harrapatu duen azken udalerria.

Apirilak 6, asteazkena

Kanpezu 00:40

Genevilla 01:15

Cabredo 01:32

Marañon 01:47

Bernedo 02:21

Baxauri 03:12

Albaita 04:09

Trebiñu 05:21

Argantzon 06:19

Iruña Oka 07:10

Izarra 09:45

Murgia 10:29

Ondategi 11:41

Zeanuri 13:20

Areatza 14:25

Igorre 15:09

Lemoa 15:38

Usansolo 16:16

Larrabetzu 16:41

Zamudio 17:35

Derio 18:01

Erandio 18:56

Bilbo (San Ignazio) 19:36

Bilbo (Zazpikaleak) 22:06

Bilbo (Zorrotza) 23:40

Barakaldo 23:51

Apirilak 7, osteguna

Sestao 01:07

Trapagaran 01:31

Ortuella 02:00

Abanto 02:38

Muskiz 03:22

Zierbena 04:15

Santurtzi 04:52

Portugalete 05:29