Itxi

Literatura

2012

'Bilbao-New York-Bilbao', Japoniako hiru eleberri onenen artean

Erredakzioa

'Mainichi' egunkariaren arabera, Kirmen Uriberena japonierara itzulitako eta bertan argitaratutako hiru eleberri onenetako bat da.

  • Kirmen Uribe idazlea. Argazkia: EITB

    Kirmen Uribe idazlea. Argazkia: EITB

Bilbao-New York-Bilbao Kirmen Uriberen eleberria 2012an japonierara itzulitako eta bertan argitaratutako hiru eleberri onenetako bat da, Japoniako hedapen gehiengeko Mainichi egunkariaren arabera.

Nami Kanekok itzuli eta Hakusui Sha argitaletxeak kaleratu du eleberria. Uriberen lanaz gain, Mikhail Shishkin errusiarraren gutun-liburua eta Sholem Aleichmen idazlearen Tevye eleberria aukeratu dituzte.

Kirmen Uribek Mussche (Susa) argitaratu berri du eta arrakasta handia izan du irakurleen artean. Martxoaren 12an, liburua gaztelaniaz kaleratuko du Lo que mueve el mundo izenburuarekin.