Itxi

Literatura

Komikia

Bermeoko historia, binetatan

Edorta Jimenezek eta Rober Garayk elkarlanean egin dute "Canterburyko peperen misterioa" komikia. Lehen atala agortuta dago eta bigarrena kaleratuko dute.

1:35

Bermeoko historia komiki batean jaso dute: "Canterburyko peperen misterioa" du izena eta agortuta dago dagoeneko. Bigarren edizioa prestatzen ari dira, baita komikiaren bigarren atala ere. Edorta Jimenez da gidoilaria eta Rober Garay marrazkigilea.

Bermeoko mila urteko historia gaur egungo lau gazteren istorioaren bitartez kontatua, hori da liburuak eskaintzen duena. Misterioa, bahiketa, maitasuna... hari horiekin josi du Edorta Jimenezek "Canterburyko paperen misterioa". Rober Garay marrazkilariak irudiz jantzi du.

Biek diotenez, dokumentazioa izan da lanik handiena. Aditu talde batekin batu izan dira hilabeteetan Bermeoko arrantzaleen museo honetan, irudien zehaztasun guztiak bene-benetakoak izan daitezen.

Lehen argitalpena agortuta dago eta bigarrena ari dira prestatzen. Era berean, bigarren eta hirugarren atalak ere egingo dituzte.