Literatura
Argitalpena
'Martutene', gaztelaniaz ere bai
Egile donostiarrak Madrilen aurkeztu du eleberriaren gaztelaniazko bertsioa. Esan duenez, eleberria erderaz idazteak, hobetzea ekarri du.
Ramon Saizarbitoriaren "Martutene" lanak badu gaztelaniazko bertsioa. Madrilen egin du idazleak aurkezpena. Bertan kontatu digu eleberria erderaz idazteak, hobetzea ekarri duela.
Maitasuna zer den, haren falta, sexua harremanak, senar-emazteen elkartu nahia... denak Saizarbitoriaren "Martutene"n dira. Martutene berrian.
Egileak berak esan duenez, "hizkuntzak diskurtsoa baldintzatzen du. Ez da berdin euskaraz eta erdaraz idaztea". Horrexegatik, agian, oraingoan ere, ez da ausartu berorrek itzulpena egitea.
Zuzentzea eta egokitzea tokatu zaio.
"Martutene" berriaren aurkezpena, Madrilen egin du hitz ederren artean.
Jakitun dela dio, pertsonaien gogoetak eta hausnarketak ez direla denen gustuko. Hala ere pozik da Ramon Saizarbitoria, batzuek eta besteek, errespetuz hartu dutelako.
Urtebete pasa da euskaraz argitaratu zenetik eta 3.000 ale saldu ditu.