Itxi

Literatura

Argitalpena

Jon Kortazarrek Kirmen Uriberen lana aztertu du

Katedradunak Ondarroako idazleari buruzko ikerketa bat argitaratu du 'Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe's Proposal' izenburupean.

  • Jon Kortazar. Argazkia: EITB

    Jon Kortazar. Argazkia: EITB

Jon Kortazar EHUko Euskal Literatura saileko katedradunak Kirmen Uriberen lanari buruzko ikerketa bat kaleratu du, ingelesez. "Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe's Proposal" izenburua du liburuak eta Uriberen lan poetikoa eta eleberrietakoa aztertu ditu, eta baita egilearen ikuskizun multimediak ere.

Euskarazko literatura idatziak 1969tik izan duen ibilbidea aztertzen du hasieran argitalpenak eta hainbat ekintzaile kulturalen ikuspegia dakar. Horrela, idazleei arduratzen dien gaien transformazioa aztertu dute.

Liburuaren bigarren zatian Kirmen Uriberen lana aztertzen du Kortazarrek. Ondarroako egilearen liburuak 14 hizkuntzatara itzuli dituzte, tartean ingelesa, frantsesa, errusiera eta japoniera. "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria AEBetako unibertsitateetako irakurgai bihurtu dute.

Kortazarrek esan duenez, liburua literatura ikerketa sakonago baten parte da eta, kasu honetan, Uriberen figuran oinarritu da bere lanaren garrantzia eta nazioarteko proiekzioa dela eta, bere liburuak 14 hizkuntzatara itzuli baitituzte. Uriberen ustetan, egile baten ibilbideak behar dituen "hiru zutabeetako bat" da liburua: "fundamentuzko" lan bat idaztea, irakurleak edukitzea eta kritika norbere lanean atentzioa jartzea.